martes, 16 de junio de 2020

Ametsa-Txikiren kontzertu birtuala

Aurten Amaia antzokiko kontzertu pedagogikorik gabe geratu zarete maila gehienak.
4. mailakoek Ametsa-Txiki abesbatzaren emanaldia ikusi behar zenuten; eta modu ezberdinean bada ere, ikusteko aukera izango duzue.
Izan ere, hementxe duzue eskaini nahi izan diguten kontzertu birtuala.
Gozatu!

lunes, 1 de junio de 2020

MUSIKA HIZKUNTZA JOLASA: notak harrapatu

2. MAILATIK AURRERA
Notak birpasatzeko jolas bat duzue hau. Notak ateratzen direnean, sakatu lehen bait lehen teklatuan zein nota den. Notak agertzen diren abiadura aldatu dezakezue; poliki hasi, eta azkartzen joan.
Ea gehienak harrapatzeko gai zareten! Aupa artistak, animo!
2., 3. mailak: 3 notako mailatik hasi, eta 8 notako mailara arte egin dezakezue.
4., 5., 6. mailak: 10 nota arteko maila guztiak egin ditzazkezue.
Juego para repaso de notas. Pulsar cuanto antes en el teclado la nota correspondiente. 

ENTZUMENA: Musika eta emozioak

MAILA GUZTIENTZAT
Musika bakoitza adi entzun, eta iradokitzen dizun emozioarekin lotu. Txartelak arrastratu biak elkartzeko.
https://learningapps.org/11853415

Une los audios con la emoción que trasmiten (arrastrar para unir ambas tarjetas).

KANTU ERRITMIKOA: txokolatenataflan

MAILA GUZTIAK
Maite Arroitajauregik egindako bideo honekin irakurketa erritmikoa landuko dugu. Irakurri hitzak berekin!

martes, 19 de mayo de 2020

BATERIA BIRTUALA

Kaixo!
Oraingoan bateria birtuala utziko dizuet, saltseatu eta jolastu ahal izateko.
Teklatuarekin eta saguarekin manejatu dezakezue, baina, teklatuarekin eginez askoz hobe kontrolatzen da eta bi gauza batera jo daitezke.
Goian, ezkerrean, hiru aukera ikusiko dituzue:
DRUMMSETS: munduko bateria jotzaile hoberenen bateriak aukeratu ditzazkezu.
KEYS: bateria zure gustura ezarri dezakezu. DEFAULT jartzea gomendatzen dizuet eta berak bakarrik modu sinplea jarriko du.
SOUNDS: plater eta danborren soinuak moldatu ditzakezu. Hemen ere, DEFAULT jarrita berak egingo dizue.

Eta, jotzera! Zure gustuko abesti bat jarri dezakezu, eta, gainetik bateria jo. Kontuz, praktika dexente eskatzen du eta! Animo, ongi pasa!!!

lunes, 18 de mayo de 2020

Haur Hezkuntza: SAINT-SAËNS Aquarium

Kaixo! 
Eskola itxi aurretik, Saint-Saënsen Aquariuma landu genuen 5 urteko geletan. Hementxe utziko dizuet bideoa, asko gustatzen zitzaizuen eta! Baina, aurretik galderatxo bat erantzun beharko duzue! Zeintzuk ziren hemen agertzen ziren musika-tresnak? Gogoratzen al dituzue? Bat oso bitxia eta berezia zen.  Adi-adi entzun, eta seguru memoria frexkatzen duzuela!
Antes de cerrar la escuela, trabajamos el Aquarium de Saint-Saëns en las gelas de 5 urte. Aqui os dejo el vídeo que tanto os gustaba. Pero, antes tendréis que responder una pregunta! Cuales eran los instrumentos que aparecían aquí?  Uno era muy curioso y especial. Escuchad con atención, y seguro que refrescais la memoria!

Eta, sorpresa! Musika-gelako bideo batekin nator! Begira, musika-lana ezagutu ondoren, zeinen ongi jarraitzen zuten musikograma Piliren gelakoek!! Artista hutsak!
Y, sorpresa! Hoy vengo con un vídeo de la musika-gela! Mirad, despues de conocer la obra, qué bien seguían la obra con el musicograma! Artistas!

Asko abestu eta dantzatu! Besarkada bat denei, laster arte!

2. zikloa: 3ko NEURRIA

Kaixo!
Aste honetan 3/4ko neurria landuko dugu. 
Lehenik, irakurri eta interpretatu erritmoa bideo honekin (ahoz, tresnaz ala gorputzaz):

Gero, ondorengo ariketa egiten proba dezakezu. Irudiak pentagramara arrastratu behar dituzu, eta 3ko konpasak ongi osatu:

Eta, gogoratu! Zerbait galdetu, erakutsi, edo zer edo zer bidali nahi badidazue, dunboamusika@gmail.com helbidera bidali.
Ongi pasa, lagunak! Laster arte!







1. zikloa: EURI TANTA

Kaixo!
Gaurkoan Euri tanta abestia lantzea proposatzen dizuet. Hementxe utziko dizuet Iratxe Allendek sortutako orrialdea. Bertan abestia, hitzak, dantza eta erritmoa lantzeko materiala daukagu. 
Erritmograma interpretatzeko etxean duzuen nahi duzuen tresna erabili dezakezue, edo baita gorputzaz jo ere.
Irudi handiak = beltzak
Irudi txikiak = kortxeak
Animo, ongi pasa!

Para interpretar el ritmograma podemos utilizar los instrumentos de casa que queramos, o incluso el propio cuerpo.
Imagen grande = ritmo de negra
Imágenes pequeñas = ritmo de corchea

miércoles, 13 de mayo de 2020

MUSIKA IKASTEN ARI GERA 3. maila musika-gelan

Kaixo, artistak!
Ahaztuta daukauze zer zen musika-gelan dantzan eta kantuan aritzea? 
Gaurkoan sorpresa txiki batekin nator! Musika ikasten ari gera gelan egin genueneko bideoa! Oroitzapen politak ekartzea eta gustatzea espero dut! Gainera partituraren elementuak erepasatzeko baliagarria zaigu, eta aste honetan proposatutako lanak egiteko lagungarri izan daiteke.
Hementxe dituzue, ba, bi geletako bideoak! Gozatu, lagunak! Laster arte!


lunes, 11 de mayo de 2020

ILUSIO IZPI BAT!

Hementxe dugu duela aste batzuk proposatutako erronkaren emaitza... Gustatzea espero dut!
Mila-mila esker partehartzaile guztiei! 
Besarkada bat denei! Asko abestu eta dantzatu! Laster arte!

2. zikloa: erritmoa eta notak

Kaixo, politak!
Aste honetan erritmoa lantzeko fitxa hau egingo dugu:
FITXA ONLINE:  https://es.liveworksheets.com/hf473680da
PAPEREZ:  https://drive.google.com/open?id=1xx481Ew4be-nQQvgL3xZIVALMMys_nPg
ADI! Diktaketa egiteko, bidali dizuedan bideoa ikusi behar duzue.
Emaitzak dunboamusika@gmail.com helbidera bidal ditzazkezue.

Gainera, abesti honen bitartez eskalako notak errepasatuko ditugu: Oskorriren Do, re, mi:
Astean zehar ere pare bat sorpresa jarriko dizkizuet.
Asko abestu eta dantzatu. Laster arte!

domingo, 10 de mayo de 2020

ENE KANTAK dantzalagun bila + abesti berria. HH eta 1. ZIKLOA

Kaixo, lagunak;
ENE KANTAK taldearen azkena abestuko al dugu? Amesgaiztoak! Zuei ere gertatzen al zaizue, batzuetan amets itsusi ala belduragrriak dituzuela? Abesti honetan Maite Arroitajauregik aholku batzuk emango dizkigu amesgaiztoei aurre egiteko. Ea gustuko duzuen!
 
Eta, gainera... Ene kantak taldea beraiekin dantzatzeko lagun bila dabil! Udazkena eta Zenbatzen abestiekin abestu eta dantzatzea da proposamena. Animatuko bazinate, abesti osoaren bideoak telefono zenbaki honetara bidali: 673806622.
Ene kantak busca niñas y niños que quieran bailar sus canciones en un video. Nos proponen bailar UDAZKENA y ZENBATZEN. Si os animais, enviad los videos (la canción entera) al número que veis arriba.




martes, 5 de mayo de 2020

3. zikloa; Furra furra edalontziekin

Kaixo!
Lehengo astean zuetako askok erakutsi zenidaten edalontzien erritmoa ikasi zenutela. Baina, oraingoan, beste pauso bat eman behar dugu.
Ikasitako erritmo hori, abestiarekin batera joko dugu, abesti osoan zehar. 
1. Lehenik, abestia entzun eta abestu:

2. Ondoren, gainetik jo dezakezue:

3. Baina helburua abestea eta batera jotzea denez, ea lortzen duzuen abesti osoa abestu, eta edalontziekin jarraitzea! Osorik eta dena batera.

Animo, ongi pasa!

2. zikloa

Kaixo!
Aste honetan aurreko lanekin jarrai dezakezue; musika-tresnak sortu, txirularako partitura jo, ariketak errepasatu...
Aurrekoa eginda baldin baduzue, edota nahi duenarentzat; guretzat oso abesti ezagun baten musikograma utziko dizuet: Txanxangorriarena!
Zuek egindako tresnekin jo dezakeue, edo etxean bururatzen zaizuenarekin, edo gorputza erabiliz (txaloak eta abar). Ongi pasa!

1. zikloa

Kaixo!
Aurrekoan Trollsen abestia egin bagenuen, orain Vaianarenaren txanda da. Adi segi musikograma!

GAKOAK: 
BELTZA: izterrak kolpatu (NEGRA: golpe de muslo)
KORTXEAK: txaloak (CORCHEAS: palmada)
ISILUNEA: isiltasunaren keinua (SILENCIO: gesto de silencio)

Animo! Ongi pasa! Laster arte!

jueves, 30 de abril de 2020

JAZZ musikaren eguna

Kaixo, musikazaleak!
Gaur, apirilak 30, Jazzaren Nazioarteko Eguna da.
Ospatzeko, bi gauzatxo utziko dizkizuet.
Txikienentzat, Pinnto eta jazza ipuinaren bideoa:
Handixeagoentzat, partitura hau jazz pixka bat abesteko. Audioa bertan duzue, beraz gainetik abestu dezakezue. Ea zer moduz, aupa artistak!
Ongi izan, lagunak! Asko abestu eta dantzatu! Laster arte!

miércoles, 29 de abril de 2020

Galdera roskoa. 3. zikloa

Kaixo!
Gaurkoan pasapalabra moduko rosko bat utziko dizuet. Musikari buruzko galderak dira, noski.
5 minutu dituzue ahalik eta erantzun gehien asmatzeko.

Audioa duten galderetan: entzuten duzuen abeslari edo taldearen izena idatzi.
Irudietan: ikusten duzuenaren izena idatzi, agertzen denaren izen edo abizena.

Zorte on! Kontaidazue zenbat asmatu dituzuen! Zeintzuk izan dira zailenak?
KLIKATU ETA JOKATU:  
* Bihotz Fraduak sortutako MUSIKAtaza


Beethovenen jaiotzaren 250. urteurrena

Gaur 250 urte dira Beethoven jaio zela.
Ospatzeko, orrialde hau utziko dizuet, Beethoven for kinder (Beethoven umeentzat). Gazteleraz dago, baina oso entretenitua iruditu zait.
Sartutakoan, botikinean sakatu eta hamar atal ikusiko dituzu; El ambiente de la musica, Amistad y amor... 
Ea haren bizitzari buruzko datu guztiak aurkitzen dituzun! 
Zein da gehien harritu zaituen ala gehien gustatu zaizun datua? Kontatu!
Irudian klikatu sartzeko

5.sinfonia jarraitzeko bideo hau ere eransten dizuet. 
Ikusi, entzun eta gozatu. Zer dira agertzen diren letrak eta irudiak? 
Ea zeinek dakien erantzuna! Laster arte!






martes, 28 de abril de 2020

Dikataketa erritmikoa eta musika-tresnak. 2. zikloa

Zer moduz?
Aste honetan entzuketa landuko dugu; bai erritmoarena, bai musika-tresnen hotsena.

1. Adi entzun 4 taupadako erritmo hauek, eta lagundu pinguinoari etxerako bidea aurkitzen:
Maite Arroitajauregiren bideoa

2. Zein da entzuten ari zaren musika-tresna?

PATXITO BAT gorputz perkusio erraza (HH, 1-3 mailak)

Maite Arroitajauregik, Mursegok, abesti hau sortu du gorputz perkusioz laguntzeko.
Oso erraza da. Ea gustuko duzuen!

viernes, 24 de abril de 2020

PRINTZESA BIZARDUNAK


2 princeses barbudes ikaragarri gustatzen zaidan talde bat da. Txiki eta helduontzako musika egiten dute, jostailu eta tresna bereziak erabiliz, eta abestien hitzak zoragarriak dira.
 2016an Beran eskainitako kontzertuan ateratako argazkia

Katalanak dira, baina euskaraz ere kaleratzen dituzte diskak. Horretarako Usue Alberdi, Maddalen Lujanbio, Joseba Tapia (argazkian berekin)... Euskal Herriko hainbat lagunen laguntza izan dute.
Zorionez, atzo kontzertu bat eskaini zuten etxetik #tabakaleraetxean -entzat.
Hementxe utziko dizuet kontzertua:
https://vimeo.com/407902216

Eta hemen taldearen euskarazko diskak (entzuteko irudietan klikatu):
https://2princesesbarbudes.bandcamp.com/album/gaueko-entziklopedia-koxkorrahttps://2princesesbarbudes.bandcamp.com/album/enaren-kontuak

Entzun eta gozatu, zoragarriak dira eta!
Asko abestu eta dantzatu! Laster arte!

miércoles, 22 de abril de 2020

PIANO BIRTUALA

Kaixo!
Gaurkoan piano birtual bat utziko dizuet. Ordenagailuaren saguarekin ala teklatuarekin jo daiteke. Saltseatu piska bat, eta ondoren, ea gai zaren galdera hauek erantzuteko:

- Asmatuko al zenuke esaten non dagoen DO nota? Zenbat DO daude teklatu honetan?
- Eskala gorantz eta beherantz jotzeko gai al zara?

Ea zer sortzeko gai zareten. Ongi pasa!

Irudian klikatu:
https://virtualpiano.net/



lunes, 20 de abril de 2020

4. maila

Kaixo, artistak!
Zer moduz zaudete? Ikusten dut zuetako asko musika egiten ari zaretela etxean. Sekulako gauza politak iritsi zaizkit!
Aste honetan bi gauzatxo gogorararzi nahi dizkizuet:

. MUSIKA-TRESNA: asko jaso ditut, baina asko falta zarete oraindik ere. Animatu eta bidali egin duzuena! Gogoratu izena, erabili duzuen materiala eta tresnaren familia adierazi behar duzuela txartel batean. Aurrekoan, musikograma bat utzi nizuen horrekin jotzeko.

. ERRONKA: gogoratu denon irudien artean bideo bat osatzeko erronka dugula. Oso bideo politak jaso ditut baina, oraindik ez zarete guztiak animatu! Beraz, Baloreak taldearen Ilusio pixka bat abestia ikasi, eta bidali zuen irudiak! Dantzan, abesten... nahi duzuena egiten. Argazkiak ere izan daitezke.

Dena eginda duzuenentzat, oraingoan txirulaz jotzeko partitura berri bat utziko dizuet. Klikatu irudian, eta, animo!

https://mariajesusmusica.wixsite.com/celta

Laster arte!!

dunboamusika@gmail.com

3.maila

KAIXO, LAGUNAK! ZER MODUZ?
AURREKO LANAK EGINDA BALDIN BADITUZUE, PARE BAT LAN BERRI PROPOSATU NAHI DIZKIZUET MUSIKA EGITEN JARRAITU AHAL IZATEKO:

1. MUSIKA-TRESNA BAT SORTU:
4.MAILAKOEK EGIN DUTEN BEZALA, ETXEAN AURKITUTAKO MATERIALAREKIN MUSIKA-TRESNA BAT EGITEA PROPOSATU NAHI DIZUET. NAHI DUZUENA IZAN DAITEKE. ANIMO, JARRI SORMENA MARTXAN!
Os propongo crear un instrumento musical con materiales que tengáis en casa. Imaginación al poder!


2. 2KO NEURRIA ERREPASATU:
Lectura rítmica para repaso del compás binario:

3. SORTU DUZUN TRESNAREKIN, ERRITMOGRAMA HAU JO: Intrepreta el ritmograma con el instrumento que has creado:

Animo, laster arte!
 dunboamusika@gmail.com

1.zikloa: VIVALDI

KAIXO, LAGUNAK!
GAURKOAN ENTZUNALDI BAT EGITEA PROPOSATU NAHI DIZUET.
IA-IA KONTURATU EZ BAGARA ERE, UDABERRIAN GAUDE BETE-BETEAN. BERAZ, VIVALDIREKIN JARRAITU, ETA URTARO HONI ESKAINITAKO MUSIKA-LANA ENTZUNGO DUGU.
Esta vez os propongo una audición: la primavera de Vivaldi.

1. ENTZUN:

2. TRESNAK AUKERATU ETA ERRITMOGRAMA JO:
AUKERATU ETXEAN AURKITUTAKO 3 MUSIKA-TRESNA. ADIBIDEZ:
LOREAK: plastikozko ontzi bat goilaraz jo. 
TXORIAK: kristalezko edalontzi bat goilaraz jo.
TXIMELETAK: bi tapa jo, txindata moduan.
Elegir tres instrumentos caseros, uno por dibujo, e interpreta el ritmograma. Por  ejemplo:
FLORES: tocar un vaso de plástico con una cuchara. 
PAJAROS: tocar vaso de cristal.  
MARIPOSAS: tocar dos tapas, a modo de platos de percusión.

3. MUGIMENDU EDO DANTZA BIDEZ ADIERAZI MUSIKA.  
Expresa la música mediante movimientos o danza.


4. MUSIKA ENTZUNEZ VIVALDIREN UDABERRIAREN MARRAZKIA EGIN.
 Realizar un dibujo de la primavera de Vivaldi mientras escuchamos la música.


Hemen dituzue fitxa batzuk gehiago, norbaitek inprimitzeko aukerarik eduki eta, margotu nahiko balitu: 
Aqui os dejo unas fichas más, para quien tenga opción de imprimirlas y las quiera hacer:  
https://drive.google.com/file/d/0B61AOVojdSXyQVF0MlhidHBHY2M/view

Animo kuadrilla, laster arte!



viernes, 3 de abril de 2020

Eskerrik asko! Ene kantak

Ene kantak taldeak abesti berria atera berri du, Eskerrik asko!

" ESKERRIK ASKO!
Martxo arraroa, desberdina agurtu berri dugu: ia egun batetik bestera ikastetxeak itxi, haurrak etxean, lan egiteari halabeharrez utzi behar izan dionak, etxean (eta aldiz, lanera joatea behartuta dagoena, lanera), aiton-amonak ia noiznahi ikustera joatetik, bideo-deiak aldiro egitera, beharrezkoak ditugun erosketak zer, noiz eta nola egin birritan pentsatzera... nork pentsatuko zuen duela egun batzuk hain ñimiñoa den zerbaitek halako ondorioak ekarriko zituela, ezta?
Apirilean zehar ere jende asko eskertu beharko dugu, eta berebiziko esfortzu eta lana egiten ari diren lagun asko ditugu denok inguruan, guk beharrezkoa dugun guztia izateko: dendariak, osasun langileak, garbitzaileak, baserritarrak, txoferrak, suhiltzaileak, etxean geratzen direnak... hainbeste dira...
Badu bere alde ona egoera arraro honek: ikus daitekeen elkarren arteko babesa eta elkarlana. Segi dezagun ba, denen artean lortuko dugu-eta!
Animo denoi, eta eskerrik asko zuei ere!!

 
ESKERRIK ASKO!
Un marzo raro, diferente: casi de un día para otro se cierran las escuelas, las criaturas en casa, la gente que ha tenido que dejar de trabajar, en casa (y el/la que está obligado/a a currar, pues a currar), de ir a visitar a los aitona-amonas cuando queríamos, a hacer videollamadas casi a diario, a pensárselo dos veces qué, dónde y cuándo (salir a) hacer la compra... quién iba a decir hace unas semanas que un ser tan pequeño iba a arrastrar estas consecuencias, ¿verdad?
Tenemos que agradecer también durante abril a mucha gente, que está haciendo un mayor esfuerzo y trabajo para que no nos falte lo necesario: tenderos/as, trabajadoras/es de salud, gente de la limpieza, gente de la agricultura, camioneros/as, bomberos/as, la gente que se queda en casa... son tantas las personas...
Tiene algo positivo esta situación: se ve la cooperación, la solidaridad. Sigamos así, que lo conseguiremos!
Animo eta eskerrik asko zuei ere! "


Ene Kantak.


ESKERRIK ASKO!
Musika eta letra: Nerea Urbizu
Abeslaria: Nerea Urbizu

GARAI BEREZIAK, DESBERDINAK
BIZITZEN ARI GARA GURE ETXEETAN.
IKASTETXEAK ITXITA
TA BITARTEAN, ASKORI HAU ESAN BEHARRA:

ESKERRIK ASKO, ESKERRIK ASKO,
OSASUN LANGILEAK, MUXU HEGALDUNAK!
ESKERRIK ASKO, ESKERRIK ASKO,
AMONAK TA AITONAK, MUXU HEGALDUNAK!

GARAI BEREZIAK, DESBERDINAK
BIZITZEN ARI GARA GURE ETXEETAN.
IKASTETXEAK ITXITA
TA BITARTEAN, ASKORI HAU ESAN BEHARRA:

ESKERRIK ASKO, ESKERRIK ASKO,
ETXEKO TXIKIENAK, MUXU HEGALDUNAK!
ESKERRIK ASKO, ESKERRIK ASKO,
GIDARI, BANATZAILE, MUXU HEGALDUNAK!

GARAI BEREZIAK, DESBERDINAK
BIZITZEN ARI GARA GURE ETXEETAN.
IKASTETXEAK ITXITA
TA BITARTEAN, ASKORI HAU ESAN BEHARRA:

ESKERRIK ASKO, ESKERRIK ASKO,
DENDARI, BASERRITAR, MUXU HEGALDUNAK!
ESKERRIK ASKO, ESKERRIK ASKO,
SUHILTZAILE, GARBITZAILE, MUXU HEGALDUNAK!

GARAI BEREZIAK, DESBERDINAK
BIZITZEN ARI GARA GURE ETXEETAN.
IKASTETXEAK ITXITA
TA BITARTEAN, ASKORI HAU ESAN BEHARRA:

ESKERRIK ASKO, ESKERRIK ASKO
AMATXO TA AITATXO, MUXU HEGALDUNAK!
ESKERRIK ASKO, ESKERRIK ASKO,
GURE LAGUN GUZTIEI MUXU HEGALDUNAK!
(ETA TXAKURRAK ZER? TXAKURRAK ERE BAI
TXAKURRAK! SUHILTZAILEAK, AMATXO! AITATXO!
AMONA, AITONA, GARBITZAILEAK,
MEDIKUAK, DENDARIAK, BASERRITARRAK,
BANATZAILEAK, ERIZAINAK, GIDARIAK,
LAGUNAK, ESKERRIK ASKO!!)

jueves, 2 de abril de 2020

ERRONKA!! Eskolako guztientzat

Kaixo!!
Ikasle, irakasle eta familia guztiei erronka bat proposatzera natorkizue!

Jarri Baloreaken Ilusio izpi bat kantua, eta grabatu ezazue zatitxo bat musikarekin kantuan, dantzan, musika-tresnak jotzen, akrosport egiten, ortzadarren marrazkiak erakusten... Nahi duzuen bezala! Argazkiek ere balio dute.

Bidali zuen irudiak dunboamusika@gmail.com helbidera, eta aste batzuen bueltan irudi guztiekin bideo bat egiten saiatuko gara.

Animatu!!


ABESTIAREN HITZAK:
Mina gorde zenuenez 
triste zeundenean 
laino beltz bat hazi zaizu 
barrenean 

Lainoa da zure babes 
ta zure kaiola 
askatu egin nahi duzu 
baina.. nola? 

tzatzatzatza... 

Noizbait
euriak lurra bustitzen badu 
Noiznahi 
ostadarra barruan daukagu 
Orain
ilusio izpi bat gara gu! 

Tzatzatzatza... 

Aska zaitez tantaz tanta, 
ekaitz edo bare 
zu prest zauden momentuan 
gu prest gaude 

Egin negar eta egin 
euripean dantza 
lagunekin badaukazu 
konfiantza! 

Noizbait 
euriak lurra bustitzen badu 
Noiznahi 
ostadarra barruan daukagu 
Orain 
ilusio izpi bat gara gu! 

Tzatzatzatza...

3.zikloa ERRITMO ARIKETAK eta STAR WARS musikograma

Bideo batzuk utziko dizkizuet irakurketa erritmikoa praktikatzeko, ea denak egitea lortzen duzuen! Eta bukaeran, Star Warseko musikarekin praktikatu, nahi duzuen etxeko perkusio tresnarekin (goilarak, palilloak...). Animo!


martes, 31 de marzo de 2020

4. maila (2) MUSIKA-TRESNAK

Kaixo, lagunak!
Zer moduz doaz zuen musika-tresnak?
Hasi naiz batzuk jasotzen, oso politak! Lan bikaina, zorionak eta eskerrik asko bidaltzeagatik! Horiek eta beste adibide batzuk utziko dizkizuet ideiak hartzeko. Gogoratu txartel batean TRESNAREN IZENA, MATERIALA eta FAMILIA idatzi behar dituzuela.

Baina, MUSIKA-TRESNAK MUSIKA EGITEKO DIRA! Azpian musikograma bat duzue, zuek sortutako tresnaz jotzeko. Baita abesti eta ariketa batzuk ere.

Eta beste edozein abesti ala erritmoren batekin erabiltzen badituzue, edo musikarekin zerikusia duten gauzak egiten ari bazarete; kontatzea, ala ikustea gustatuko litzaidake! Zuen berri izateko edota argazki edo bideoak jasotzeko irrikan nago. Bidali dunboamusika@gmail.com helbidera!

Asko abestu, asko dantzatu, eta musikaz gozatu! Laster arte!


PIANO TXIKIA Izar
   
 KORDAZKO TRESNA Unax C.
DANBORRA Nahia
 BONBOA
 DJaren MAHAIA
 MARAKAK



MUSIKOGRAMA:

MUSIKA-TRESNEN INGURUKO ARIKETAK:
1 http://moodle.donostiaeskola.org/doremi/2011/03/15/instrumentoak-eta-familiak/
2 http://moodle.donostiaeskola.org/doremi/2011/03/10/instrumentua-identifikatu/

ABESTIA:







lunes, 30 de marzo de 2020

DETEGGTIVE ANDERSON musikogramak Haur Hezkuntza eta 1. zikloa

Segi deteggtivearen atzetik eta txalo egin arraultz bakoitzaren gainean jartzen denean. Ondoren izterrak jo, salto egin; txotxak, goilarak edo etxeko tresnak jo... Nahi duzun soinua edo mugimendua egin dezakezu erritmoa jarraituz. Zein maila lortuko duzu?
Sigue al deteggtive  y da una palma cada vez que se pose sobre un huevo. Despues puedes cambiar y saltar, tocar las cucharas o lo cualquier instrumento casero... Puedes hacer cualquier sonido o movimiento que se te ocurra siguiendo el ritmo. A qué nivel conseguiras llegar?
Ongi pasa!

1. ZIKLOA Trolls musikograma

Hartu palillo edo txotx batzuk, edo bururatzen zaizun edozein etxeko tresna, eta praktikatu erritmoa Trollsen musikograma honekin!
Coge unos palillos o cualquier instrumento casero que se te ocurra, y practica el ritmo con este musicograma!

miércoles, 25 de marzo de 2020

WALK OFF THE EARTH bertsio-taldea

Agian ezagutuko duzue talde zoragarri hau. Abesti ezagunen bertsioak egiten dituzte ahotsak, gorputza eta musika-tresnak oso modu berezian erabiliz. Hainbat bideo uzten dizkizuet. Agian etxean, familian musika egiteko ideiak ematen dizkizue. Fija zaitezte musika-tresna bitxietan! Etxean egin daiteken gauzarik ikusten al duzue? Gozatu!

martes, 17 de marzo de 2020

TXIKIENENTZAT

Gure txikiei ikaragarri gustatzen zaien abesti bat utziko dizuet abestu eta dantzatzeko:

Eta Pintto eta orkestra ipuina, zoragarria, orain online IKASMUSeko Juanma Salazarri esker:
https://joseetxegarai.net/artxiboak/HTML/PINTTO/index.html
Gozatu!

lunes, 16 de marzo de 2020

EUSKAL ABESTIAK denontzat

Maila bakoitzean baduzue etxean egiteko lana.
Dena den, egun hauetan ongi etorriko zaigu kantuan aritzea, ezta?

Iratxe Allendek egindako wix orrialde hau uzten dizuet. Bertan abesti pila duzue, alfabetikoki ordenatuta. Aukera bikaina etxekoekin ere euskaraz kantatzeko. Baten bat animatzen bada, karaokeak sortzeko lotura ere baduzue. Animo!

Imanol Urbietak abesten zigun bezala... Kantatzen ez duenak zorionik ez du!
Ongi pasa!
https://iratxeallend1.wixsite.com/gureabestiak

Os dejo una página wix realizada por Iratxe Allende, donde tenéis un monton de canciones en euskera ordenadas alfabéticamente, para poder pasar un buen rato cantando en familia. Si alguien se anima, también tenéis un enlace para crear karaokes.

4. MAILA - ETXEAN EGITEKO


Kaixo lagunak,
Batetik, zuek asmatzen ari zareten abestiak bukatzeko dituzue. Saia zaitezte bukatzen, eta ondoren irakurtzen eta txirulaz jotzen. Batzuk jada hasi zineten letra ere jartzen. Animo, aurrera!

Bestetik, proposamen berri bat egin nahi dizuet.
Egun hauetan, etxean daukazuen materialarekin MUSIKA-TRESNA bat sortu! Edozer erabil dezakezue: kartoizko kutxak, sokak, latak, tapak, ontziak... Edozein tresnak balio du, ea zer bururatzen zaizuen!
 
Hori bai, txartel bat prestatu eta bertan idatzi:
- TRESNAREN IZENA
- ZEIN FAMILIATAKOA DEN
- ERABILI DUZUEN MATERIALA

Berriz eskolara gatozenean ekarriko ditugu eta etxean egindako tresnen erakusketa osatuko dugu. Bitartean, zuen argazki edota bideoak espero ditut! Birziklatu eta sormenari eragin! Ongi pasa!

Kontaktua: musikadunboa@gmail.com

3. MAILA - ETXEAN EGITEKO

Hemen duzue egun hauetan musika pixka bat lantzeko materiala:
Material online para poder trabajar un poco de música estos días:

Aurreko lana errepasatzeaz gain, ondorengo lana proposatzen dizuet:
A parte de repasar el trabajo anterior, os propongo este trabajo:

GORPUTZ PERKUSIOA: PERCUSIÓN CORPORAL
 Praktikatu, eta berriz eskolan elkartzen garenean, denok elkarrekin egingo dugu! Animo!
 Practicad, y lo haremos juntos cuando nos volvamos a ver. Ánimo! 


Errepasorako: Para repaso:

MUSIKA HIZKUNTZA: Eskalako notak  Las notas de la escala


Musika ikasten ari gera:

PRAKTIKA INSTRUMENTALA:  PRÁCTICA INSTRUMENTAL
Azken partitura, Arrantzalea. Karpetan duzue. Txirulaz landu, eta, baldin baduzue, beste tresnekin ere bai! Xilofonoz, teklatuaz... Abestu ere hitzekin. La última partitura trabajada, Arrantzalea, la tienen en la carpeta. Trabajar con la flauta, y, si los tuvieráis, también con otros instrumentos! Xilófonos, teclados... Y cantarla con la letra.
https://mousikarma.wixsite.com/arrantzalea
SOL, LA eta SI notak txirulaz jotzeko posizioak gogoratzeko:
Recuerda las posiciones de las notas SOL, LA y SI en la fauta:


 Ongi pasa!


Fitxa hau ere egin dezakezue:
https://drive.google.com/open?id=1O4lV_OUTj84PwzGIED6rg0CMn5bHl76P
Kontaktua: dunboamusika@gmail.com

2.MAILA - ETXEAN EGITEKO


Hemen duzue egun hauetan musika pixka bat ahal izateko materiala:
Material online para poder hacer un poco de música estos días:



MUSIKA HIZKUNTZA: LENGUAJE MUSICAL:  
Pentagramaenea errepasatzeko (repaso de todas las notas):

http://anjaritoi.wix.com/pentagrama-enea

Noten izenak:
http://moodle.donostiaeskola.org/doremi/2018/01/23/noten-izenak-i/

Diktaketa erritmikoa:
https://aprendomusica.com/const2/04dictadoRitmico/04dictadoritmico.html


PRAKTIKA ERRITMIKOA: PRÁCTICA RÍTMICA
Etxean aurkitzen dituzuen tresnekin jo dezakezue: txotxak, goilarak, plastikozko ontziak...  
Podeis tocar con cualquier "instrumento" que encontréis por casa: palillos, cucharas, recipientes de plástico... Ongi pasa!
https://mousikarma.wixsite.com/batuka


ENTZUMENA: AUDICION
Pintto eta orkestra ipuina

https://joseetxegarai.net/artxiboak/HTML/PINTTO/index.htm



Ariketa hauek egin ondoren, fitxa hauek ere egin ditzazkezue:

https://drive.google.com/drive/u/6/folders/1QToSLpHWrVFYP6puGmLS0fnIQdsmBqYk


Kontaktua:    dunboamusika@gmail.com


1. MAILA - ETXEAN EGITEKO


Hemen duzue egun hauetan musika pixka bat egiteko materiala:
Material online para hacer un poco de música estos días:



ENTZUMEN-JOLASAK: JUEGOS DE AUDICION 
Soinuen segidak:

Bikoteen jokoa:
http://moodle.donostiaeskola.org/doremi/2011/03/09/animaliak-parekatu-2/


MUSIKA HIZKUNTZA:   LENGUAJE MUSICAl
https://aprendomusica.com/const2/04dictadoRitmico/04dictadoritmico.html


ABESTIAK ETA ERRITMOA: RITMO Y CANCIONES
Etxean aurkitzen dituzuen tresnekin jo dezakezue: txotxak, goilarak, plastikozko ontziak... Podeis tocar con cualquier "instrumento" que encontréis por casa: palillos, cucharas, recipientes de plástico...  Ongi pasa!

Lehiotikan begira (landu dugun azkena)
https://oihaneetxebeste.wixsite.com/1maila/lehiotikan-begira


ENTZUMENA: AUDICION
Pintto eta orkestra ipuina
https://joseetxegarai.net/artxiboak/HTML/PINTTO/index.htm

Ariketa hauek egin ondoren, fitxa hauek ere egin ditzazkezue:
https://drive.google.com/open?id=1HuH0T0Cmcw9xdXfFRDMvG6PLb_7lqfNj


Kontaktua: dunboamusika@gmail.com