lunes, 30 de mayo de 2016

MUNDUKO MUSIKAK DUNBOAN: 6.maila

6. maila: IPAR AMERIKA

Musika gelan munduko musikak ezagutzen ari gara, ziklo bakoitzean kontinente ezberdin bateko musika landuz. 3. zikloan Amerikako musika ezagutzen ari dira.


     6. mailan Ipar Amerikako historia pixka bat ikasten ari gara, indioen musikatik hasi eta musika afroamerikarretik pasaz. Kandako indioen abesti batekin hasi ginen: Ani Kuni. Bertsio tradizionala eta beste modernoago bat uzten dizkizuet:


aprendomusica.comen jarduera hauekin hasi ginen abestia lantzen:   


     Historian aurrera jarraituz, musika afroamerikarreraino iritsi eta jazz musika eta honen ezaugarriak ezagutu genituen Ella Fitzgerald eta Louis Amstrongen eskutik: 




     Txirulaz Ani Kuni eta Oh when the saints landu ondoren, orain country musikaren txanda da eta koreografia bat prestatzen ari gara estilo honetako dantza-pausoekin. Espero dugu laster hemen erakutsi ahal izatea!



jueves, 26 de mayo de 2016

MUNDUKO MUSIKAK: 4. maila

4. maila: IPAR AFRIKA edo MAGREB

Musika gelan munduko musikak ezagutzen ari gara, ziklo bakoitzean kontinente ezberdin bateko musika landuz. 2. zikloan Afrikako musika ezagutzen ari dira.


     4.mailan Ipar Afrika edo Magrebeko musika ezagutzen ari gara. Hasieran Mariem Hassanek abesten duen Haiyu abestia ezagutu genuen, sahararrei animoak ematen dizkien doinua. Asko gustatu zitzaigun.


       Bertako musika tresnak ere ezagutu genituen. Honetarako baliagarria izan daitekeen baliabide bat hauxe da. Oso ongi dago, bukaeran tresnen entzumena lantzeko jarduerak ditu (irudian klikatu ondoren abre el recurso sakatu):



     Azkenik, Nini ya momo marokiar sehaska-kantarekin ari gara. Abestiaren hitzak gutxi-gora-behera ikasi ditugu. Oso aberasgarria izan da, ikasle batzuk beren gurasoengandik beste hitz eta doinu batzuekin ere ezagutzen baitzuten abestia.
    
Nini ya momo,                               Loak hartu, haurra
hta yitéb hschana (bis)                  afaria prestatu bitartean.
Wala matab hschana,                     Gurean afaririk ez badago,
hta téb hschat jiranna.                   bizilagunenean egongo da.

Nini ya momo,                               Loak hartu, haurra, 
    nini ya momo...                             Loak hartu, haurra...  


    Orain txirulaz jotzen ikasten ari gara. Guretzat berriak diren re, mi eta fa notak lantzeaz gain, intentsitatea lantzeko aukera ematen digu, sehaska-kanta bat izanik xuabe-xuabe jo behar dugu eta.


miércoles, 25 de mayo de 2016

MUNDUKO MUSIKAK DUNBOAN: 3. maila

3. maila: AFRIKA BELTZA

Musika gelan munduko musikak ezagutzen ari gara, ziklo bakoitzean kontinente ezberdin bateko musika landuz. 2. zikloan Afrikako musika ezagutzen ari dira.


    3. mailakoak Hego Afrika edo Afrika Beltzeko musika ezagutzen ari dira. Gaiari hasiera emateko, Jambo bwana abesten eta dantzatzen ikasi genuen, bisitariei ongietorria ematen dien Keniako abestia:

KAIXO!
KAIXO LAGUN!
ZER MODUZ?
NI OSO ONGI.
BISITARIAK, 
ONGI ETORRIAK!
GURE KENIAN
ARAZORIK EZ!



    Ondoren Kokoleoko abestia ikasi zuten, baita eskujolasa ere. Orain txirulaz jotzen ikasten ari dira. Erabili ditugun abestiaren bideoak (abestia eta karaokea) eta Nerea Seijosoren wixa uzten dizkizuet (gazteleraz dago).
Laster erakutsiko dizuegu zein ongi egiten dugun!

OILARRAK KUKURRUKU, 
AMA, 
JEIKI BEHAR DUGU













martes, 24 de mayo de 2016

MUNDUKO MUSIKAK DUNBOAN: 5.maila

5. maila: HEGO ETA ERTAMERIKA

Musika gelan munduko musikak ezagutzen ari gara, ziklo bakoitzean kontinente ezberdin bateko musika landuz. 3. zikloan Amerikako musika ezagutzen ari dira.


5.mailakoak Hego eta Ertamerikan murgildu dira. Bertako hainbat musika estilo, tresna eta dantza ezagutu ostean, Boliviar gabon-kanta bat ikasten ari dira txirulaz: Huahuanacá (bai, gabon-kanta bat maiatzean!)

Belaskoeneako abesbatzakoek egindako bideo honekin abestiaren hitzak ezagutu ditugu eta karaoke moduan abestu dugu:




Ondoren, abestiaren notak landu ditugu webgune honen laguntzaz:




Azkenik, partitura lantzen aritu ostean, akonpainamenduarekin joatzen ari gara Jorge Delicadoren wix honekin: 



Oso azkar doa eta oraindik pixka bat gehiago praktikatu behar dugu, baina laster hemen bertan ikusiko duzue zein ongi ateratzen zaigun! Gainera, Kosta Rikako El pavo dantza ikasi dugu, eta hori ere hemen jarriko dugu. Adi!

jueves, 19 de mayo de 2016

Berriz ere martxan!

Kaixo denei! 

Musikako bloga berriz ere martxan jartzen saiatuko naiz. Beraz, hemendik aurrera bertan ikusi ahal izango dituzue musika gelan lantzen ditugun gauzak. Edo horretan ahaleginduko naiz behintzat! 
Momentuz, 5 urteko lagunen argazki batzuk uzten dizkizuet. Xilofonoak jotzen aritu dira: nola eseri, baketak nola hartu, plakak nola jo... Lan bikaina egin dute! 

 Voy a tratar de volver a poner en marcha este blog. Así que, a partir de ahora, podréis ver aquí las cosas que trabajamos en el aula de música, o, al menos, ¡eso voy a intentar! 
De momento, os dejo unas fotos de los alumnos de 5 años. Han estado tocando los xilófonos: cómo colocarse, cómo coger las baquetas, cómo tocar las placas... ¡Han hecho un trabajo estupendo!