jueves, 11 de marzo de 2021

KORRIKA BADATOR...

Aurten ez dugu korrikarik izango... Baina eskolan, gure modura, gure korrika txikia egingo dugu, bai noski!
Hementxe dituzue urte guztietako abestiak, eta gehiago:


miércoles, 24 de febrero de 2021

6. maila. Tertulia

6. mailan giza-ahotsa eta opera lantzen ari gara, eta datorren astean "Txirula magikoa"ren Gaueko Erreginaren Ariaren inguruan tertulia egingo dugu. Aste honetako saioan lehen entzunaldia egin, eta tertuliarako gida banatu dugu. Datorren asterako musika-lan honi buruzko zenbait datu biltzeko esan genuen, eta zuen kabuz berriz ere ikusteko. Beraz, hementxe duzue! Datorren astera arte!