viernes, 30 de noviembre de 2018

STEPI SELEKTAH MUSIKA-GELAN!

6. mailakoek, rap abestien lanarekin amaitzeko, bisita berezia izan dute:
Stepi etorri zaigu musika pintxatzen erakustera! Bad Sound System taldeko selektah edo DJa dugu bera, eta rapa egiten duten hainbat musika-talde entzuterakoan ezagutu genuen.

Hemen dituzue hainbat argazki eta bideo:

https://drive.google.com/open?id=1xnUkH-z2FQKDLqkJbeAAn5IPrsuSViIB


BIDEOAK:





6. MAILA DJ-AREKIN 4

6. MAILAKOAK DJ-AREKIN 3

6. MAILAKOAK DJ-AREKIN 2

6. MAILAKOAK DJ-AREKIN 1

jueves, 29 de noviembre de 2018

GABONAK 2018

Euskaraldia eta Euskararen Egunarekin oso lanpetuta baldin bagaude ere, gabonetako emanaldia ere prestatzen hasiak gara. Hona hemen abestuko ditugun gabon-kantak, mailaz maila:


EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Euskaraldia amaitzear dago! Abenduaren 3an bukatuko da Euskararen Nazioarteko Egunarekin. Hemen ditugu astelehenean abesteko lantzen aritu garen abestiak.
Euskaraldia bukatzen da, baina, gogoratu euskarak 365 egun dituela!



martes, 13 de noviembre de 2018

Euskaraldia bertan da!

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egunez euskaraz bizitzeko erronka dugu aurrean! Guk, nola ez, musikarekin ospatzen dugu guztia, beraz, hemen uzten dizkizuet Euskaraldiko abesti eta koreografiak. 
AHOAK BIZI, BELARRIAK PREST!

miércoles, 31 de octubre de 2018

6. MAILAKO RAP ABESTIAK!

* EDITATZEN DUT ESATEKO ORAIN BAIETZ, AURKEZPEN GUZTIAK SARTUTA DAUDELA
Lan bikaina egin duzue 6. mailakoek rapeatzen!
Den-denak ez daude, baina, hemen dituzue aurkeztutako lan guztiak. Zorionak!!!


martes, 2 de octubre de 2018

6.mailakoak rapeatzen


6.mailakoak rap abestiak prestatzen hasi zarete. 
Hemen duzue erabiltzen ari garen orrialdea, behar dituzuen baliabideekin. Irudian klikatu.



lunes, 4 de junio de 2018

GIZA AHOTSA ETA OPERA, 6.maila

6.mailako ikasleak,
Hemen duzue gelan ikusten ari garen gaiaren orrialdea.
Gogoratu playbackak datorren astean egingo ditugula.
Sartzeko, irudian klikatu:


miércoles, 21 de marzo de 2018

NEGUA JOAN DA!

Gaur bai, gaurkoan sines dezakegu udaberrian sartu garela.
Egun hauetan talde batzuetan Zea Maysen "Negua joan da ta" abesten aritu gara. Aspalditik nengoen hemendik pasa gabe, baina, gaurkoan bertsio polit hau utzi nahi nizuen: Zea Mays Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin. Eta honetan ere Ainhoa Moyuaren laguntza musikari zeinuak jartzeko. Zoragarria.

Azkenean iristear ditugu udaberriko oporrak. Atseden hartu eta pilak kargatuta etorri. Ongi pasa!