viernes, 30 de noviembre de 2018

STEPI SELEKTAH MUSIKA-GELAN!

6. mailakoek, rap abestien lanarekin amaitzeko, bisita berezia izan dute:
Stepi etorri zaigu musika pintxatzen erakustera! Bad Sound System taldeko selektah edo DJa dugu bera, eta rapa egiten duten hainbat musika-talde entzuterakoan ezagutu genuen.

Hemen dituzue hainbat argazki eta bideo:

https://drive.google.com/open?id=1xnUkH-z2FQKDLqkJbeAAn5IPrsuSViIB


BIDEOAK:





6. MAILA DJ-AREKIN 4

6. MAILAKOAK DJ-AREKIN 3

6. MAILAKOAK DJ-AREKIN 2

6. MAILAKOAK DJ-AREKIN 1

jueves, 29 de noviembre de 2018

GABONAK 2018

Euskaraldia eta Euskararen Egunarekin oso lanpetuta baldin bagaude ere, gabonetako emanaldia ere prestatzen hasiak gara. Hona hemen abestuko ditugun gabon-kantak, mailaz maila:


EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Euskaraldia amaitzear dago! Abenduaren 3an bukatuko da Euskararen Nazioarteko Egunarekin. Hemen ditugu astelehenean abesteko lantzen aritu garen abestiak.
Euskaraldia bukatzen da, baina, gogoratu euskarak 365 egun dituela!



martes, 13 de noviembre de 2018

Euskaraldia bertan da!

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egunez euskaraz bizitzeko erronka dugu aurrean! Guk, nola ez, musikarekin ospatzen dugu guztia, beraz, hemen uzten dizkizuet Euskaraldiko abesti eta koreografiak. 
AHOAK BIZI, BELARRIAK PREST!