martes, 16 de junio de 2020

Ametsa-Txikiren kontzertu birtuala

Aurten Amaia antzokiko kontzertu pedagogikorik gabe geratu zarete maila gehienak.
4. mailakoek Ametsa-Txiki abesbatzaren emanaldia ikusi behar zenuten; eta modu ezberdinean bada ere, ikusteko aukera izango duzue.
Izan ere, hementxe duzue eskaini nahi izan diguten kontzertu birtuala.
Gozatu!

lunes, 1 de junio de 2020

MUSIKA HIZKUNTZA JOLASA: notak harrapatu

2. MAILATIK AURRERA
Notak birpasatzeko jolas bat duzue hau. Notak ateratzen direnean, sakatu lehen bait lehen teklatuan zein nota den. Notak agertzen diren abiadura aldatu dezakezue; poliki hasi, eta azkartzen joan.
Ea gehienak harrapatzeko gai zareten! Aupa artistak, animo!
2., 3. mailak: 3 notako mailatik hasi, eta 8 notako mailara arte egin dezakezue.
4., 5., 6. mailak: 10 nota arteko maila guztiak egin ditzazkezue.
Juego para repaso de notas. Pulsar cuanto antes en el teclado la nota correspondiente. 

ENTZUMENA: Musika eta emozioak

MAILA GUZTIENTZAT
Musika bakoitza adi entzun, eta iradokitzen dizun emozioarekin lotu. Txartelak arrastratu biak elkartzeko.
https://learningapps.org/11853415

Une los audios con la emoción que trasmiten (arrastrar para unir ambas tarjetas).

KANTU ERRITMIKOA: txokolatenataflan

MAILA GUZTIAK
Maite Arroitajauregik egindako bideo honekin irakurketa erritmikoa landuko dugu. Irakurri hitzak berekin!