martes, 19 de mayo de 2020

BATERIA BIRTUALA

Kaixo!
Oraingoan bateria birtuala utziko dizuet, saltseatu eta jolastu ahal izateko.
Teklatuarekin eta saguarekin manejatu dezakezue, baina, teklatuarekin eginez askoz hobe kontrolatzen da eta bi gauza batera jo daitezke.
Goian, ezkerrean, hiru aukera ikusiko dituzue:
DRUMMSETS: munduko bateria jotzaile hoberenen bateriak aukeratu ditzazkezu.
KEYS: bateria zure gustura ezarri dezakezu. DEFAULT jartzea gomendatzen dizuet eta berak bakarrik modu sinplea jarriko du.
SOUNDS: plater eta danborren soinuak moldatu ditzakezu. Hemen ere, DEFAULT jarrita berak egingo dizue.

Eta, jotzera! Zure gustuko abesti bat jarri dezakezu, eta, gainetik bateria jo. Kontuz, praktika dexente eskatzen du eta! Animo, ongi pasa!!!

lunes, 18 de mayo de 2020

Haur Hezkuntza: SAINT-SAËNS Aquarium

Kaixo! 
Eskola itxi aurretik, Saint-Saënsen Aquariuma landu genuen 5 urteko geletan. Hementxe utziko dizuet bideoa, asko gustatzen zitzaizuen eta! Baina, aurretik galderatxo bat erantzun beharko duzue! Zeintzuk ziren hemen agertzen ziren musika-tresnak? Gogoratzen al dituzue? Bat oso bitxia eta berezia zen.  Adi-adi entzun, eta seguru memoria frexkatzen duzuela!
Antes de cerrar la escuela, trabajamos el Aquarium de Saint-Saëns en las gelas de 5 urte. Aqui os dejo el vídeo que tanto os gustaba. Pero, antes tendréis que responder una pregunta! Cuales eran los instrumentos que aparecían aquí?  Uno era muy curioso y especial. Escuchad con atención, y seguro que refrescais la memoria!

Eta, sorpresa! Musika-gelako bideo batekin nator! Begira, musika-lana ezagutu ondoren, zeinen ongi jarraitzen zuten musikograma Piliren gelakoek!! Artista hutsak!
Y, sorpresa! Hoy vengo con un vídeo de la musika-gela! Mirad, despues de conocer la obra, qué bien seguían la obra con el musicograma! Artistas!

Asko abestu eta dantzatu! Besarkada bat denei, laster arte!

2. zikloa: 3ko NEURRIA

Kaixo!
Aste honetan 3/4ko neurria landuko dugu. 
Lehenik, irakurri eta interpretatu erritmoa bideo honekin (ahoz, tresnaz ala gorputzaz):

Gero, ondorengo ariketa egiten proba dezakezu. Irudiak pentagramara arrastratu behar dituzu, eta 3ko konpasak ongi osatu:

Eta, gogoratu! Zerbait galdetu, erakutsi, edo zer edo zer bidali nahi badidazue, dunboamusika@gmail.com helbidera bidali.
Ongi pasa, lagunak! Laster arte!







1. zikloa: EURI TANTA

Kaixo!
Gaurkoan Euri tanta abestia lantzea proposatzen dizuet. Hementxe utziko dizuet Iratxe Allendek sortutako orrialdea. Bertan abestia, hitzak, dantza eta erritmoa lantzeko materiala daukagu. 
Erritmograma interpretatzeko etxean duzuen nahi duzuen tresna erabili dezakezue, edo baita gorputzaz jo ere.
Irudi handiak = beltzak
Irudi txikiak = kortxeak
Animo, ongi pasa!

Para interpretar el ritmograma podemos utilizar los instrumentos de casa que queramos, o incluso el propio cuerpo.
Imagen grande = ritmo de negra
Imágenes pequeñas = ritmo de corchea

miércoles, 13 de mayo de 2020

MUSIKA IKASTEN ARI GERA 3. maila musika-gelan

Kaixo, artistak!
Ahaztuta daukauze zer zen musika-gelan dantzan eta kantuan aritzea? 
Gaurkoan sorpresa txiki batekin nator! Musika ikasten ari gera gelan egin genueneko bideoa! Oroitzapen politak ekartzea eta gustatzea espero dut! Gainera partituraren elementuak erepasatzeko baliagarria zaigu, eta aste honetan proposatutako lanak egiteko lagungarri izan daiteke.
Hementxe dituzue, ba, bi geletako bideoak! Gozatu, lagunak! Laster arte!


lunes, 11 de mayo de 2020

ILUSIO IZPI BAT!

Hementxe dugu duela aste batzuk proposatutako erronkaren emaitza... Gustatzea espero dut!
Mila-mila esker partehartzaile guztiei! 
Besarkada bat denei! Asko abestu eta dantzatu! Laster arte!

2. zikloa: erritmoa eta notak

Kaixo, politak!
Aste honetan erritmoa lantzeko fitxa hau egingo dugu:
FITXA ONLINE:  https://es.liveworksheets.com/hf473680da
PAPEREZ:  https://drive.google.com/open?id=1xx481Ew4be-nQQvgL3xZIVALMMys_nPg
ADI! Diktaketa egiteko, bidali dizuedan bideoa ikusi behar duzue.
Emaitzak dunboamusika@gmail.com helbidera bidal ditzazkezue.

Gainera, abesti honen bitartez eskalako notak errepasatuko ditugu: Oskorriren Do, re, mi:
Astean zehar ere pare bat sorpresa jarriko dizkizuet.
Asko abestu eta dantzatu. Laster arte!

domingo, 10 de mayo de 2020

ENE KANTAK dantzalagun bila + abesti berria. HH eta 1. ZIKLOA

Kaixo, lagunak;
ENE KANTAK taldearen azkena abestuko al dugu? Amesgaiztoak! Zuei ere gertatzen al zaizue, batzuetan amets itsusi ala belduragrriak dituzuela? Abesti honetan Maite Arroitajauregik aholku batzuk emango dizkigu amesgaiztoei aurre egiteko. Ea gustuko duzuen!
 
Eta, gainera... Ene kantak taldea beraiekin dantzatzeko lagun bila dabil! Udazkena eta Zenbatzen abestiekin abestu eta dantzatzea da proposamena. Animatuko bazinate, abesti osoaren bideoak telefono zenbaki honetara bidali: 673806622.
Ene kantak busca niñas y niños que quieran bailar sus canciones en un video. Nos proponen bailar UDAZKENA y ZENBATZEN. Si os animais, enviad los videos (la canción entera) al número que veis arriba.




martes, 5 de mayo de 2020

3. zikloa; Furra furra edalontziekin

Kaixo!
Lehengo astean zuetako askok erakutsi zenidaten edalontzien erritmoa ikasi zenutela. Baina, oraingoan, beste pauso bat eman behar dugu.
Ikasitako erritmo hori, abestiarekin batera joko dugu, abesti osoan zehar. 
1. Lehenik, abestia entzun eta abestu:

2. Ondoren, gainetik jo dezakezue:

3. Baina helburua abestea eta batera jotzea denez, ea lortzen duzuen abesti osoa abestu, eta edalontziekin jarraitzea! Osorik eta dena batera.

Animo, ongi pasa!

2. zikloa

Kaixo!
Aste honetan aurreko lanekin jarrai dezakezue; musika-tresnak sortu, txirularako partitura jo, ariketak errepasatu...
Aurrekoa eginda baldin baduzue, edota nahi duenarentzat; guretzat oso abesti ezagun baten musikograma utziko dizuet: Txanxangorriarena!
Zuek egindako tresnekin jo dezakeue, edo etxean bururatzen zaizuenarekin, edo gorputza erabiliz (txaloak eta abar). Ongi pasa!

1. zikloa

Kaixo!
Aurrekoan Trollsen abestia egin bagenuen, orain Vaianarenaren txanda da. Adi segi musikograma!

GAKOAK: 
BELTZA: izterrak kolpatu (NEGRA: golpe de muslo)
KORTXEAK: txaloak (CORCHEAS: palmada)
ISILUNEA: isiltasunaren keinua (SILENCIO: gesto de silencio)

Animo! Ongi pasa! Laster arte!