Mostrando entradas con la etiqueta 2016/2017. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 2016/2017. Mostrar todas las entradas

martes, 20 de junio de 2017

MUNDUKO MUSIKAK DUNBOAN: Haur Hezkuntza

Aurten ere ikasturte bukaeran munduko musikak landu ditugu, eta Haur Hezkuntzakoek ere lan politak  egin dituzte gai honen baitan. Ikusi!
4 urtekoek Munduko dantzak abestia prestatu dute:

5 urtekoek, aldiz, Mantusha lupamusha, munduko gerlari txikiei abestia:


lunes, 19 de junio de 2017

Oneka 1.mailan

Ene kantak oso gustuko dugu eta 1.milako ikasleei asko gustatzen zaie Oneka abestia.
Soinua/isilunea landu, koreografia ikasi eta perkusio txikiko tresnak erabiltzeko aprobetxatzen dugu.
Hona hemen!

viernes, 2 de junio de 2017

2. mailakoak Pentagrama-enea abesten

2.mailakoak urtean zehar pentagramako notak ikasten aritu dira. Orain denak ezagutzen dituzte; Domingo Gorringo, Repe rokeroa, Mikel Milani, Fatali mamua, Solferino alkatea, Laxaro aitona, Simon sirenajolea eta Dorotea dordoka. Hau da: do, re, mi, fa, sol, la, si eta goiko do!
pentagramaenea bilaketarekin bat datozen irudiak
Pentagrama-eneako abestiarekin, eskala plakadunetan jotzen eta lurreko pentagrama handian nota bakoitzaren tokia adierazten aritu gara. Ikusi nola egin duten 2.Akoek!

jueves, 6 de abril de 2017

4.mailakoak txirula jotzen

4.mailakoek, besteak beste, Gomuta abestia landu dute txirulaz.
Hona hemen:

1.maila: Lehiotikan begira

1.mailako musikari txikiek LEHIOTIKAN BEGIRA eta bere koreografiatxoa ikasi ondoren, abestia perkusiozko musika-tresnekin lagundu dute. Begira zein ongi egin duten!


HHkoen lan batzuk

Hemen dituzue lau eta bost urteko artista txikiek egindako lan batzuk.

4 urtekoen eskutik, BESARKADAK. Ariketa honen bitartez entzunketa eta gorputz adierazpena lantzen ditugu, eta gainera erlaxatzeko balio digu.

Eta 5 urtekoen eskutik, KORROKA DANTZAKA dantza eta ASTOKETAN TXORROKETAN abestia:


jueves, 30 de marzo de 2017

Korrika badator!


Gaur arratsaldeko 17.00etan abiatuko da 20.Korrika Otxandiotik! 

37 urte pasa dira lehenengo Korrika egin zenetik, eta Argia aldizkarian edizio guztietako abestiak bildu dituzte. Ezagutu edota gogoratu nahi badituzue, egin klik irudian eta bertara joango zarete:

Eta laster, apirilaren 4ean, asteartean iritsiko da Irunera! Gogorarazten dizuet wix honetan abestia, koreografia... Dena bilduta dagoela. Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, KORRIKA!

jueves, 16 de marzo de 2017

3.maila: MUSIKA IKASTEN ARI GERA

Kaixo!
3.mailakoak primeran ari dira txirula jotzen ikasten ikasturte honetan zehar.
Baina, jakina, txirula jo ahal izateko beharrezkoa dugu partiturak irakurtzen jakitea!
Beraz, Imanol Urbieta maisuaren abesti bati heldu diogu partiturako osagaiak errepasatzeko: pentagrama, notak, ikur erritmikoak... Eskerrik asko, Manolo, berriz ere!
Begira zeinen ederki egin duten!