Mostrando entradas con la etiqueta euskal musikagileak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta euskal musikagileak. Mostrar todas las entradas

miércoles, 21 de marzo de 2018

NEGUA JOAN DA!

Gaur bai, gaurkoan sines dezakegu udaberrian sartu garela.
Egun hauetan talde batzuetan Zea Maysen "Negua joan da ta" abesten aritu gara. Aspalditik nengoen hemendik pasa gabe, baina, gaurkoan bertsio polit hau utzi nahi nizuen: Zea Mays Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin. Eta honetan ere Ainhoa Moyuaren laguntza musikari zeinuak jartzeko. Zoragarria.

Azkenean iristear ditugu udaberriko oporrak. Atseden hartu eta pilak kargatuta etorri. Ongi pasa!


miércoles, 21 de junio de 2017

MUNDUKO MUSIKAK: 6.maila

6.mailan Euskal Herriko soinu tresnak eta musika lantzen aritu gara.
Gaia bukatzeko, David Azurzaren kanon batekin ausartzea erabaki genuen, nahiz eta bi saio bakarrik eduki genituen honetarako. Bere Trabakantuetako Kanbon palangak pagoz.
Hona hemen atera zitzaiguna!
Mundu osotik Europara... eta Europatik gure etxera... Euskal Herriko Kanbo herrira...