martes, 18 de enero de 2022

SANTA AGEDA

 Kaixo lagunak, 

Negu betean sartuta gaude jadanik, eta laster Santa Ageda bezpera ospatzeko eguna iritsiko zaigu.

Hementxe dituzue eskolan abesten ditugun bertsoak: beltzez daudenak DENOK abesten ditugu, eta ondorengo bertsoak, ziklo bakoitzak berea (1. bertsoa 1. zikloak, 2. bertsoa 2. zikloak, 3. bertsoa 3. zikloak). 

Beti bezala, irudian klikatu:



jueves, 11 de marzo de 2021

KORRIKA BADATOR...

Aurten ez dugu korrikarik izango... Baina eskolan, gure modura, gure korrika txikia egingo dugu, bai noski!
Hementxe dituzue urte guztietako abestiak, eta gehiago:


miércoles, 24 de febrero de 2021

6. maila. Tertulia

6. mailan giza-ahotsa eta opera lantzen ari gara, eta datorren astean "Txirula magikoa"ren Gaueko Erreginaren Ariaren inguruan tertulia egingo dugu. Aste honetako saioan lehen entzunaldia egin, eta tertuliarako gida banatu dugu. Datorren asterako musika-lan honi buruzko zenbait datu biltzeko esan genuen, eta zuen kabuz berriz ere ikusteko. Beraz, hementxe duzue! Datorren astera arte!

 

martes, 16 de junio de 2020

Ametsa-Txikiren kontzertu birtuala

Aurten Amaia antzokiko kontzertu pedagogikorik gabe geratu zarete maila gehienak.
4. mailakoek Ametsa-Txiki abesbatzaren emanaldia ikusi behar zenuten; eta modu ezberdinean bada ere, ikusteko aukera izango duzue.
Izan ere, hementxe duzue eskaini nahi izan diguten kontzertu birtuala.
Gozatu!