viernes, 1 de diciembre de 2017

ZORIONAK DUNBOAKO IKASLE DENEI!

Euskara eguneko emanaldia primeran egin duzue.

Artistak zarete!

Indarberritu zeren gabonak bertan ditugu!!! animow!!!!!





lunes, 13 de noviembre de 2017

jueves, 2 de noviembre de 2017

UDAZKENA PROIEKTUA-EUSKARAREN EGUNA-1.MAILA


1.mailakoak “ibiltzen ibiltzen ari naiz”kantarekin abiatu dira basora eta jada Erlaitzko tontorrean…oihu bat entzun dute: gora euskara eta erromeria zegoela ohartu dira
                                                          
                                                             SAKATU IKURRIÑAN            


  
OIHU BAT ENTZUN DA(IMANOL URBIETA)

OIHU BAT ENTZUN DA GORA EUSKARA!

BIDEAN JARRI GARA.

TIPI-TIPI-TAP!IBIL-IBILIAN

IKURRINAK AIREAN. 

ikurriña bilaketarekin bat datozen irudiak


OIHU BAT ENTZUN DA

GORA EUSKARA!

BIDEAN JARRI GARA.


TIPI-TIPI-TAP!IBIL-IBILIAN

EUSKARAZ EUSKAL HERRIAN.

ikurriña bilaketarekin bat datozen irudiak
EUSKARA, OI EUSKARA!

JALGI HADI PLAZARA!


GAURDANIK ETA BETIKO

EUSKARAZ ETA KITTO!

ikurriña bilaketarekin bat datozen irudiak
OIHU BAT ENTZUN DA GORA EUSKARA!

UDAZKENA PROIEKTUA-EUSKARAREN EGUNA-2.MAILA

URTXINTXAK( Pantxoa eta Pello)

Katagorri edo urtxintxa
Zuhaitzetan bizi dira
karraskaria: intxaurrakezkurrak eta abar jaten ditu



URTXINTXAK OIHANEAN JAUZIKA
ALDAXKATIK ALDAXKARAT
ZUK ERRADAZU AMA
ZENDAKO
EZ DIREN ERORTZEN LURRERA.


URTXINTXAK OIHANEAN ZINTZILIK
BURUZ BEHERA BUZTANETIK
ZUK ERRADAZU AMA
ZENDAKO
EZ DUTEN BURUKO MINIK.


NIK ERE NAHI NUKE
IZAN URTXINTXA BEZALA
HAIN GORA HAIN TREBE
IZA(I)TEKO LIBRE.

URTXINTXAK OIHANEAN KARRUXKAZ
                             NEGUKO BILDU INTXAURREKIN
ZUK ERRADAZU AMA
ZENDAKO
EZ DEZAKETAN EGIN BERDIN.




UDAZKENA PROIEKTUA-EUSKARAREN EGUNA-3.MAILA

MIKEL LABOA bilaketarekin bat datozen irudiakHAIZEA FIRIN FARAN DABIL
EPEL-EPEL, BERO-BERO
BEHE-BEHETIK GERO,
SORGIN, MUTXURDIN, KATU EDO ARNO,
ILARGIARENPEAN DENAK ERO-ERO.


HAIZE HEGOA (MIKEL LABOA)

martes, 31 de octubre de 2017

UDAZKENA PROIEKTUA-EUSKARAREN EGUNA-4.MAILA


Udazkenaren atarian izan zen, lanbroa sartu eta....
Lesakako Agiña mendiko muinoan dagoen Jorge Oteizaren eskultura eta Luis Vallet arkitektoak diseinatutako ermita; Joxan Artze poetaren <em>Gure bazterrak</em> poema sortu zen lekua.</em>



 Lesakako Agiña mendiko muinoan dagoen
Jorge Oteizaren eskultura;

Joxan Artze poetaren 
"Gure bazterrak" poema sortu zen lekua
 
Gure bazterrak( Mikel Laboa eta Joxan Artze)

Eta bukatzeko, danboliña astindu eta gerriak mugitu!!!!


">

UDAZKENA PROIEKTUA-EUSKARAREN EGUNA-5.MAILA

KAIXO 5.MAILAKO GAZTIAK!
HONA HEMEN ZUEN BERTXO DOTOREA ONGI ONGI IKAS EZAZUEN . 
ON DAGIZUELA!!!

perretxikoak saskian bilaketarekin bat datozen irudiak

PERRETXIKO TA GAZTAINAK
OTARRAREKIN SAN MARTZIALERA
JOAN GARA GAUR GOIZEAN
PERRETXIKOAK ETA GAZTAINAK
BEGI BIXTAN GAROETAN

ONDDO BELTZAK BANAKA
XIXA HORIAK MULTZOKA
GAZTAIN MORKOTXAK MORDOKA
GAUR GAUERAKO AFARI EDERRA
DUZUELA ATE JOKA
onddo beltza bilaketarekin bat datozen irudiakhttps://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/50/Frucht_der_Edelkastanie.jpg/350px-Frucht_der_Edelkastanie.jpgCantharellus subpruinosus




UDAZKEN PROIEKTUA-EUSKARAREN EGUNA-HH-1.ZIKLOA


LURREAN BENETAKO HOSTOAK JARRIKO DITUGU

4 URTE:
1.UFA UFA HOSTOAK ERREZITATU A CAPELLA
2. HAIZEA IMITATU EUREN HOSTOA ASTINDUZ ETA 
3.KLIN KLAN KANTA KANTATU A CAPELLA
4. "NI EURI TANTA BANINTZ" MUSIKAREKIN
5."PLISTI PLASTA PLISTI PLAST"  MUSIKAREKIN
6.XALALA RIKI RIKI....

5 URTE:
1. KM. BAT OINEZ IBILTZEN...
2. IRAKASLEAK PLASTIKOZKO LAMINAK MUGITUZ(MUSIKA GELAN DAUDE) HAIZEA HAIZEA DEMONIO ZARRA ERREZITATU
3. HAIZEA HAIZEA MUSIKAREKIN
Basoan, Katagorria ikusi dugu...nolakoa? gorria. Nondik zetorren? Basotik Nola? Jiraka eta biraka eta non dago? kaiola berrian
4. KATAGORRI GORRIA
Eta nor mozten dut egurra? ba hara...aizkolariak aizkorarekin egurra mozten dute... Aizkoratxo batekin irakasle batek imintzioa egur zati batean egitea polita litzateke
5. AIZKOLARIA musikarekin

1.MAILA
1.  OSKORRIREN IKUSI MENDIZALEAK KANTUAREKIN KALEJIRA ESKUTIK HELDU GABE, IKURRIÑA ASTINDUZ ETA DENAK IKUSLEEN AURREAN SAKABANATUTA JARRI https://www.youtube.com/watch?v=TcIix3avHu0... KANTAREN BUKAERAN BESTE BAT ERREPIKATZEN DENEZ, HURRENGO KANTARI HASIERA EMAN.

2. Bai iritsi gara San Martzialera lagunak! Udazkena da eta euskeraren eguna ere bai! Ba al dago Xabier izena duenik hemen?? ba zorionak eta datorren kantua bereziki zuretzako eta hemen zaudeten guztientzat...ea gustatzen zaizuen....
"OIHU BAT ENTZUN DA" MUSIKAREKIN

2.MAILA

Kattagorria aipatu dute 5 urtekoek ezta? ba haratx! kattagorria edo Urtxintxa animalia berdiña da. Oso politta eta alaia...San Martzialen asko izaten dira....entzun entzun bere kanta....

 URTXINTXAK




UDAZKEN PROIEKTUA-EUSKARAREN EGUNA-6.MAILA

Aupa lagunak! Bai zuei...6.mailako ikasle kuttunei...euskararen eguna ospatzeko eta dena primeran ateratzeko zuen RAP- A ...gozatu!
1MIN.TIK AURRERA RAPEATU!



HAIZE HEGOA, GAU EPEL, ILARGIAREN ARGI,
MUTXURDIÑAK LEIHOETAN, TEILATUAN KATU BI
GAZTAINAK MORKOTSAK, ARBASOEN KOKOTXAK.
DILINBA, DANBALA, PINPANPUN! …FESTARA!!!! ( 5 ALDIZ)

TTAKUNA, ERRENA ETA ALAKIKETA
SAGARRA MANTZANA, IKATZA KARBON
PERRETXIKO, ONDDOA, UZTEN URTAROA,
BEROA BADOA, KURTXOA HOR DOA, …EMAN BOSTEKOA! (4 ALDIZ)

PAKISTAN, PORTUGAL, MARRUECOS TA SAHARA
BANGLADES, PERU, ERRUMANIA, AFRIKA
ITALIA, KOLONBIA, UKRANIA, MONGOLIA
MUNDUKO HERRITARRAK… DUNBOAN GERA! (4 ALDIZ)

ESKERRIK ASKO DENAI, ETXEKOAI, LAGUNAI,
MAIXUAI, MAIXTRAI, EUSKARAREN ALDE GOGOZ JARRAI,
EDERKI OSPATU DEGU EUSKARAREN EGUNA

EUSKALDUNA ZARA, EUSKALDUNAK GARA
HITZEGINEZ ERE, …EUSKALDUN AHAL ZARA!...









jueves, 22 de junio de 2017

4.MAILAKOAK ZINEMAN

4.mailakoak oso film entretenigarria ikusten egon dira! Kar kar kar...

MUNDUKO MUSIKAK DUNBOAN: 1.zikloa

1.zikloan Ozeaniako eta kultura polinesiarreko musika lantzen dugu.
Aurten, besteak beste,  1.mailakoek Mahana eta Te vaine manea abestiak prestatu diuzte, eta 2.mailakoek, gainera, Tutira mai:




miércoles, 21 de junio de 2017

MUNDUKO MUSIKAK: 3.maila

3. mailan Afrikako musikarekin aritu gara; Jambo bwana, Si ma ma ka... eta Kokoleoko abestiekin. Hona hemen azken honen esku-jolasa:

MUNDUKO MUSIKAK: 6.maila

6.mailan Euskal Herriko soinu tresnak eta musika lantzen aritu gara.
Gaia bukatzeko, David Azurzaren kanon batekin ausartzea erabaki genuen, nahiz eta bi saio bakarrik eduki genituen honetarako. Bere Trabakantuetako Kanbon palangak pagoz.
Hona hemen atera zitzaiguna!
Mundu osotik Europara... eta Europatik gure etxera... Euskal Herriko Kanbo herrira...

martes, 20 de junio de 2017

MUNDUKO MUSIKAK DUNBOAN: Haur Hezkuntza

Aurten ere ikasturte bukaeran munduko musikak landu ditugu, eta Haur Hezkuntzakoek ere lan politak  egin dituzte gai honen baitan. Ikusi!
4 urtekoek Munduko dantzak abestia prestatu dute:

5 urtekoek, aldiz, Mantusha lupamusha, munduko gerlari txikiei abestia:


lunes, 19 de junio de 2017

Oneka 1.mailan

Ene kantak oso gustuko dugu eta 1.milako ikasleei asko gustatzen zaie Oneka abestia.
Soinua/isilunea landu, koreografia ikasi eta perkusio txikiko tresnak erabiltzeko aprobetxatzen dugu.
Hona hemen!

viernes, 2 de junio de 2017

2. mailakoak Pentagrama-enea abesten

2.mailakoak urtean zehar pentagramako notak ikasten aritu dira. Orain denak ezagutzen dituzte; Domingo Gorringo, Repe rokeroa, Mikel Milani, Fatali mamua, Solferino alkatea, Laxaro aitona, Simon sirenajolea eta Dorotea dordoka. Hau da: do, re, mi, fa, sol, la, si eta goiko do!
pentagramaenea bilaketarekin bat datozen irudiak
Pentagrama-eneako abestiarekin, eskala plakadunetan jotzen eta lurreko pentagrama handian nota bakoitzaren tokia adierazten aritu gara. Ikusi nola egin duten 2.Akoek!

jueves, 6 de abril de 2017

4.mailakoak txirula jotzen

4.mailakoek, besteak beste, Gomuta abestia landu dute txirulaz.
Hona hemen:

1.maila: Lehiotikan begira

1.mailako musikari txikiek LEHIOTIKAN BEGIRA eta bere koreografiatxoa ikasi ondoren, abestia perkusiozko musika-tresnekin lagundu dute. Begira zein ongi egin duten!


HHkoen lan batzuk

Hemen dituzue lau eta bost urteko artista txikiek egindako lan batzuk.

4 urtekoen eskutik, BESARKADAK. Ariketa honen bitartez entzunketa eta gorputz adierazpena lantzen ditugu, eta gainera erlaxatzeko balio digu.

Eta 5 urtekoen eskutik, KORROKA DANTZAKA dantza eta ASTOKETAN TXORROKETAN abestia:


jueves, 30 de marzo de 2017

Korrika badator!


Gaur arratsaldeko 17.00etan abiatuko da 20.Korrika Otxandiotik! 

37 urte pasa dira lehenengo Korrika egin zenetik, eta Argia aldizkarian edizio guztietako abestiak bildu dituzte. Ezagutu edota gogoratu nahi badituzue, egin klik irudian eta bertara joango zarete:

Eta laster, apirilaren 4ean, asteartean iritsiko da Irunera! Gogorarazten dizuet wix honetan abestia, koreografia... Dena bilduta dagoela. Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, KORRIKA!

jueves, 16 de marzo de 2017

3.maila: MUSIKA IKASTEN ARI GERA

Kaixo!
3.mailakoak primeran ari dira txirula jotzen ikasten ikasturte honetan zehar.
Baina, jakina, txirula jo ahal izateko beharrezkoa dugu partiturak irakurtzen jakitea!
Beraz, Imanol Urbieta maisuaren abesti bati heldu diogu partiturako osagaiak errepasatzeko: pentagrama, notak, ikur erritmikoak... Eskerrik asko, Manolo, berriz ere!
Begira zeinen ederki egin duten!


miércoles, 15 de marzo de 2017

20.Korrika: BatZuk

20.Korrika badator eta aurtengo abestiaren, Zirkorrikaren bideoak, hitzak, koreografia... bildu ditut wix honetan. Korrikaren webgune ofizialera lotura ere aurkituko duzue bertan.

EGIN BAT, 
IZAN BAT, 
BAT ZUK ETA BAT NIK,
DENOK BAT!

martes, 14 de marzo de 2017

OPERA 6.mailan

   6.mailakoak asko ikasten ari zarete giza ahotsei eta operari buruz. Gelan zenbait lan egin ondoren, Amaia antzokira joan ginen G. Donizettiren L'elixir d'amore ikustera. 
   Orain benetan erronka handia duzue aurretik: playbacka prestatzea.
   Lan hau egiteko, gelan ikusi ditugun opera ezberdinen zatiak edo zuek aurkitzen duzuen eta gustuko duzuen edozein zatitxo aukera dezakezue. Lana errazteko, hemen utziko dizkizuet ikusi ez ditugun beste batzuk. Bikoteak, taldeak, abesbatzak... dituzue. Hartu tartetxo bat ikusteko eta, aukeratu! Ondoren hasi prestatzen.
   Ziur nago oso ikuskizun politak prestatuko dituzuela. Animo!

jueves, 9 de marzo de 2017

ERDI AROKO MUSIKA 5.mailan

5.mailan Erdi Aroko musika ezagutzen hasi gara: nolakoa zen garai hartako musika eta musika-tresnak, nola sortu ziren lehenengo partiturak...

Garai hartako kultura, abestiak eta txirularako partiturak lantzeaz gain, oso lan polita prestatuko dugu pasabidea apaintzeko. Besteek, lana bukatuta egon arte itxaron beharko duzue ikusteko!

Eta gogoratu martxoaren 29an Amaia antzokira joango garela Albada ren kontzertua ikustera, Erdi Aroko musika egiten duen taldea.

Hemen uzten dizuet gaiari hasiera emateko lagungarri egin zaigun material digitala.

Eta laster gehiago. Ordura arte, musikaz gozatu! Aio!


1. Ana Petrirenak egindako Wixa.
http://mousikarma.wixsite.com/musika-erdi-aroan
(Erdi Aroko bizimoduari buruzko "marrazkiak", JOLASAK atalean daude)

2. Scriptoriumari buruzko bideoa:

3. Argiztatzailearen lanari buruzko bideoa:


miércoles, 8 de marzo de 2017

MARTXOAREN 8a MUSIKA GELAN

EUSKAL EMAKUME MUSIKARIAK
EZAGUTUZ ETA BISIBILIZATUZ 

Musika gelan hainbat emakume musikari ezagutzen eta beraien kantuak abesten aritu gara. Mural bat ere egin dugu beraien argazkiekin.

  


Gainera, gaur, Konplize ditut eta abestia abesten aritu gara. Zuek ere abestu nahi baduzue, hona hemen!


martes, 7 de febrero de 2017

5 urtekoak xilofonoak jotzen

Egun euritsuak zirela eta, Klin klan abestia aukeratu genuen xilofonoekin laguntzeko. Euri tanten soinua irudikatu nahi izan genuen horrela.
Begira!

jueves, 2 de febrero de 2017

IHAUTERIAK 2017

Kaixo lagunak!
Gutxi geratzen da ihauteriak iristeko eta dagoeneko prestatzen hasiak gara. Lagungarria egingo zaigulakoan, wix orrialde batean bildu ditut erabiliko ditugun dantzak eta musika. Beti bezela, irudian klikatu.
Has dadila festa!


jueves, 26 de enero de 2017

Musika zeltiarra eta "Sueño celta" 4.mailan

Kaixo 4.mailako ikasleak,
Musika zeltiarra ezagutzen ari gara, hainbat bideo ikusi ditugu eta ondoren txirulaz "Sueño celta" jotzen aritu gara. Erabili ditugun wix orrialdea (mariajesusmusicarena) eta bideoa (musygaunasena) uzten dizkizuet, etxean nahiago duzuenarekin  praktikatzeko.

GOGORATU! Allegro jotzen den zatia, lehenik poliki ikasi, eta menperatuta duzuenean abiadura azkartzen joan. Ziur abestiaren abiaduran jotzen lortuko duzuela, animo!


Eta propina gisa, bideo bat edo beste.

Hainbeste gustatu zaizkizuen dantza irlandarrak:
The Corrs:

Eskoziar perkusioa gaitarekin:

miércoles, 25 de enero de 2017

"Arrantzalea" 3.mailan

Hirugarren mailakoek topera jarraitzen duzue sol-la-si notak txirulaz lantzen. Orain Arrantzalea abestiarekin ari zarete. Hemen uzten dizuet honen wix orrialdea etxean praktikatzeko (mousikarmarena da).
Poliki ongi ateratzen bazaizue, saiatu abiadura azkarrean jotzen!
Gogoratu ongi ateratzen zaigunean plakadunekin joko dugula. Animo!


martes, 24 de enero de 2017

"Imagine" 6.mailan

6.mailan John Lennon eta The Beatles taldea ezagutu ditugu, eta orain Imagine abestia lantzen ari gara txirulaz. Hemen duzue erabiltzen ari garen orrialdea, etxean ere akonpainamenduarekin jo ahal izateko:


"Maracuya" 5.mailan

5.mailakoak Montserrat Sanuyk sortutako Maracuya abestia lantzen ari zarete. Gorputz perkusioz lagunduta abesten dugu eta txirulaz ere lantzen ari gara. Erabiltzen ari garen wix orrialdea uzten dizuet, Mousikarmak sortutakoa, etxean ere landu ahal izateko.



lunes, 16 de enero de 2017

"Manequinn challenge" 6.mailan

Urte berri on!

Oporren ondoren berriz ere martxan jartzeko, 6.mailakoek ideia bat proposatu zuten: musika gelan "manequinn challenge" delako bideo bat grabatzea.

Horretarako, talde txikitan elkartu eta bakoitzak zer egingo zuen adostu eta entsaiatu zuten. Gorputz adierazpena landu genuen, keinuak eta posturak prestatuz. Ez zen errexa izan denboratxo hori aukeratutako posizioan geldi eta isilik egotea! Ulertu genuen norberaren lanak talde txikian, eta ondorioz, talde handian ere eragina duela, beraz oso garrantzitsua zela bakoitzak bere eginkizuna ongi betetzea.

Proba batzuen ondoren, hona hemen talde bakoitzean burututako lana: