miércoles, 7 de diciembre de 2016

GABONAK 2016

Kaixo lagunak!

Euskararen eguna pasa da eta orain, gabon kantuetan zentratu beharra daukagu!
Laster igoko ditut euskararen eguneko bideoak, baina orain, gabon kantak uzten dizkizuet etxean ere abestu eta ikasteko.
Egin klik irudian:



Ongi pasa zubia!

lunes, 28 de noviembre de 2016

EUSKARAREN EGUNA 2016

Kaixo!
Ezer gutxi geratzen da abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna iristeko. Dakizuen bezela eskolan abenduaren 5ean ospatuko dugu, astelehenean. Eta horretarako prest ditugu ikasitako abesti eta dantzak.
Hemen uzten dizuet euskararen egunean erabiliko dugun wixa, Imanolen eta beste abestiekin.
Imanol Urbietari buruzkoa ere jarriko dizuet, bada ez bada.
Badakizue, euskara ahoan, abestera!








martes, 15 de noviembre de 2016

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Ikuskizun berria!


  Ziurrenik askok jakingo duzue datorren igandean, azaroaren 20an, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Tipi-tapa korrika ikuskizun berriaren emanaldia egongo dela Hondarribiako kiroldegian.
   Oraingoan diska-liburu berria aurkezten ari dira, Tipi tapa, korrika! - Haizearen herrira


 


Bertan, batetik 20.Korrika!rako abestia, Tipi tapa, korrika!, eta bestetik, Haizearen herrira entzungo ditugu, Imanol Urbieta berriz omenduz.







Bi abesti hauek aurreratu dizkigute jada, beraz hemen uzten dizkizuet hauek eta diskaren aurkezpen bideoa. Denok abestera!




4.MAILAKOAK TXIRULA JOTZEN

4.mailakoak Nire lagunaren txakurra abestiarekin aritu dira; abesten, jolasten eta, azkenik, txirulaz jotzen.
Ikus ditzagun!




lunes, 14 de noviembre de 2016

3. MAILAKOAK TXIRULA JOTZEN


Hirugarren mailako ikasleak fin ibili dira txirula jotzen ikasten.
Katagorria izan da jotzen ikasi duten lehen abestia. Horretarako partitura irakurtzen primeran ikasi dute. Hona hemen prestatu dutena!

      

     

domingo, 13 de noviembre de 2016

EUSKARAREN EGUNA 2016



Imanol Urbietari omenaldia

Kaixo lagunak!

Aurten oraindik ez nintzen hemendik pasa, bazen garaia!
Baina laster Euskararen Nazioarteko Eguna izango da eta prestatzeko erabiliko dugun materiala hemen jartzea pentsatu dut.
Dakizuen bezela, aurten Imanol Urbieta musikari eta idazleari omenalditxo bat egingo diogu. Eta hau prestatzeko behar dugun materiala toki bakarrean jarri nahi izan dut. Horretarako, Imanoli buruzko informazioa, audioak, abestien hitzak eta bideoak biltzen dituen wix orrialde bat sortu dut. Bertara jotzeko irudian sakatu.





lunes, 20 de junio de 2016

MUNDUKO MUSIKA-TRESNEN ERAKUSKETA



Munduko musikekin bukatzeko eta ikasturteari amaiera emateko, munduko hainbat musika-tresna bitxi bildu ditugu eta musika-gelan erakusketa txiki bat montatu dugu. Europearrak izan ezik, gainontzeko kontineetako tresnak ezagutzeko aukera izan dugu.
Argazki batzuekin uzten zaituztet.
Datorren ikasturtera arte, primerako uda pasa!




MUNDUKO ABESTIAK Haur Hezkuntza


Ez pentsa Haur Hezkuntzako lagunak munduko musiken gaitik kanpo geratu direnik!
Gure lagun txikiek Mantusha lupamusha (Munduko gerlari txikiei) ikasi dute, Josu Elberdinek abesbatzetarako sortutako abesti bat.
Sentitzen dut baina 4 urteko lagunen bideoekin arazoak izan ditut eta ezin izan ditut jarri! Beraz hemen dituzue 5 urtekoen bideoak:






MUNDUKO ABESTIAK 1.zikloa

Kaixo!

Dakizuen bezela 1.zikloan Ozeaniako eta kultura polinesiarreko musika landu dute.
Zelanda Berriko maorien bi abesti ikasi dituzte, Tutira mai eta Te vaine. Azken honetan, gaztetxo batek kanoan egin duen bidaia kontatzen die lagunei, borobilean eserita.
Hona hemen bideoak!








viernes, 17 de junio de 2016

AFRIKAKO ABESTIAK 4. maila

Kaixo berriz ere!
4.mailan, nahiz eta Ipar Afrikan zentratu garen, Hego Afrikako abesti bat ere ikasi dugu gorputz perkusioa lantzeko: Simamaka.
Hemen dituzue bideoak!



AFRIKAKO ABESTIAK 3.maila

Kaixo berriz!
Hemen dituzue 3.mailakoen bideoak, Jambo bwana eta Kokoleoko esku-jokoa: 








AMERIKAKO DANTZAK 3.zikloa


Kaixo lagunak,
Hemen dituzue 3.ziklokoen bideoak!
5. mailakoek Costa Ricako joko baten modukoa den El pavo dantzatu dute.
6.mailakoek country pauso batzuk ikasi eta Cotton eye Joe abestiarekin line dance bat egin dute.
Hona hemen!






martes, 7 de junio de 2016

MUNDUKO MUSIKAK DUNBOAN: 1.zikloa

1. zikloa: OZEANIA 

Musika gelan munduko musikak ezagutzen ari gara, ziklo bakoitzean kontinente ezberdin bateko musika landuz. 1. zikloan kultura polinesiarreko musika ezagutzen ari dira.


Irletako abesti, dantza eta musika tresna bitxiak ezagutu ditugu 1.zikloan. Laster hemen jarriko ditugu ikasi ditugunak. Oraingoz gai honetan erabili ditugun bideo batzuk uzten dizkizuet:

Dantzari polinesiarrak:


Dantzari hawaiarrak:

Zelanda Berriko maorien haka dantza:


IZ abeslariaren Somewhere over the rainbow abestiaren bertsioa, ukeleleaz:

Australiako orkestra digeridooarekin:

lunes, 30 de mayo de 2016

MUNDUKO MUSIKAK DUNBOAN: 6.maila

6. maila: IPAR AMERIKA

Musika gelan munduko musikak ezagutzen ari gara, ziklo bakoitzean kontinente ezberdin bateko musika landuz. 3. zikloan Amerikako musika ezagutzen ari dira.


     6. mailan Ipar Amerikako historia pixka bat ikasten ari gara, indioen musikatik hasi eta musika afroamerikarretik pasaz. Kandako indioen abesti batekin hasi ginen: Ani Kuni. Bertsio tradizionala eta beste modernoago bat uzten dizkizuet:


aprendomusica.comen jarduera hauekin hasi ginen abestia lantzen:   


     Historian aurrera jarraituz, musika afroamerikarreraino iritsi eta jazz musika eta honen ezaugarriak ezagutu genituen Ella Fitzgerald eta Louis Amstrongen eskutik: 




     Txirulaz Ani Kuni eta Oh when the saints landu ondoren, orain country musikaren txanda da eta koreografia bat prestatzen ari gara estilo honetako dantza-pausoekin. Espero dugu laster hemen erakutsi ahal izatea!



jueves, 26 de mayo de 2016

MUNDUKO MUSIKAK: 4. maila

4. maila: IPAR AFRIKA edo MAGREB

Musika gelan munduko musikak ezagutzen ari gara, ziklo bakoitzean kontinente ezberdin bateko musika landuz. 2. zikloan Afrikako musika ezagutzen ari dira.


     4.mailan Ipar Afrika edo Magrebeko musika ezagutzen ari gara. Hasieran Mariem Hassanek abesten duen Haiyu abestia ezagutu genuen, sahararrei animoak ematen dizkien doinua. Asko gustatu zitzaigun.


       Bertako musika tresnak ere ezagutu genituen. Honetarako baliagarria izan daitekeen baliabide bat hauxe da. Oso ongi dago, bukaeran tresnen entzumena lantzeko jarduerak ditu (irudian klikatu ondoren abre el recurso sakatu):



     Azkenik, Nini ya momo marokiar sehaska-kantarekin ari gara. Abestiaren hitzak gutxi-gora-behera ikasi ditugu. Oso aberasgarria izan da, ikasle batzuk beren gurasoengandik beste hitz eta doinu batzuekin ere ezagutzen baitzuten abestia.
    
Nini ya momo,                               Loak hartu, haurra
hta yitéb hschana (bis)                  afaria prestatu bitartean.
Wala matab hschana,                     Gurean afaririk ez badago,
hta téb hschat jiranna.                   bizilagunenean egongo da.

Nini ya momo,                               Loak hartu, haurra, 
    nini ya momo...                             Loak hartu, haurra...  


    Orain txirulaz jotzen ikasten ari gara. Guretzat berriak diren re, mi eta fa notak lantzeaz gain, intentsitatea lantzeko aukera ematen digu, sehaska-kanta bat izanik xuabe-xuabe jo behar dugu eta.


miércoles, 25 de mayo de 2016

MUNDUKO MUSIKAK DUNBOAN: 3. maila

3. maila: AFRIKA BELTZA

Musika gelan munduko musikak ezagutzen ari gara, ziklo bakoitzean kontinente ezberdin bateko musika landuz. 2. zikloan Afrikako musika ezagutzen ari dira.


    3. mailakoak Hego Afrika edo Afrika Beltzeko musika ezagutzen ari dira. Gaiari hasiera emateko, Jambo bwana abesten eta dantzatzen ikasi genuen, bisitariei ongietorria ematen dien Keniako abestia:

KAIXO!
KAIXO LAGUN!
ZER MODUZ?
NI OSO ONGI.
BISITARIAK, 
ONGI ETORRIAK!
GURE KENIAN
ARAZORIK EZ!



    Ondoren Kokoleoko abestia ikasi zuten, baita eskujolasa ere. Orain txirulaz jotzen ikasten ari dira. Erabili ditugun abestiaren bideoak (abestia eta karaokea) eta Nerea Seijosoren wixa uzten dizkizuet (gazteleraz dago).
Laster erakutsiko dizuegu zein ongi egiten dugun!

OILARRAK KUKURRUKU, 
AMA, 
JEIKI BEHAR DUGU













martes, 24 de mayo de 2016

MUNDUKO MUSIKAK DUNBOAN: 5.maila

5. maila: HEGO ETA ERTAMERIKA

Musika gelan munduko musikak ezagutzen ari gara, ziklo bakoitzean kontinente ezberdin bateko musika landuz. 3. zikloan Amerikako musika ezagutzen ari dira.


5.mailakoak Hego eta Ertamerikan murgildu dira. Bertako hainbat musika estilo, tresna eta dantza ezagutu ostean, Boliviar gabon-kanta bat ikasten ari dira txirulaz: Huahuanacá (bai, gabon-kanta bat maiatzean!)

Belaskoeneako abesbatzakoek egindako bideo honekin abestiaren hitzak ezagutu ditugu eta karaoke moduan abestu dugu:




Ondoren, abestiaren notak landu ditugu webgune honen laguntzaz:




Azkenik, partitura lantzen aritu ostean, akonpainamenduarekin joatzen ari gara Jorge Delicadoren wix honekin: 



Oso azkar doa eta oraindik pixka bat gehiago praktikatu behar dugu, baina laster hemen bertan ikusiko duzue zein ongi ateratzen zaigun! Gainera, Kosta Rikako El pavo dantza ikasi dugu, eta hori ere hemen jarriko dugu. Adi!

jueves, 19 de mayo de 2016

Berriz ere martxan!

Kaixo denei! 

Musikako bloga berriz ere martxan jartzen saiatuko naiz. Beraz, hemendik aurrera bertan ikusi ahal izango dituzue musika gelan lantzen ditugun gauzak. Edo horretan ahaleginduko naiz behintzat! 
Momentuz, 5 urteko lagunen argazki batzuk uzten dizkizuet. Xilofonoak jotzen aritu dira: nola eseri, baketak nola hartu, plakak nola jo... Lan bikaina egin dute! 

 Voy a tratar de volver a poner en marcha este blog. Así que, a partir de ahora, podréis ver aquí las cosas que trabajamos en el aula de música, o, al menos, ¡eso voy a intentar! 
De momento, os dejo unas fotos de los alumnos de 5 años. Han estado tocando los xilófonos: cómo colocarse, cómo coger las baquetas, cómo tocar las placas... ¡Han hecho un trabajo estupendo!