Mostrando entradas con la etiqueta musika afrikarra. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta musika afrikarra. Mostrar todas las entradas
miércoles, 21 de junio de 2017
MUNDUKO MUSIKAK: 3.maila
3. mailan Afrikako musikarekin aritu gara; Jambo bwana, Si ma ma ka... eta Kokoleoko abestiekin. Hona hemen azken honen esku-jolasa:
viernes, 17 de junio de 2016
AFRIKAKO ABESTIAK 4. maila
Kaixo berriz ere!
4.mailan, nahiz eta Ipar Afrikan zentratu garen, Hego Afrikako abesti bat ere ikasi dugu gorputz perkusioa lantzeko: Simamaka.
Hemen dituzue bideoak!
4.mailan, nahiz eta Ipar Afrikan zentratu garen, Hego Afrikako abesti bat ere ikasi dugu gorputz perkusioa lantzeko: Simamaka.
Hemen dituzue bideoak!
AFRIKAKO ABESTIAK 3.maila
Kaixo berriz!
Hemen dituzue 3.mailakoen bideoak, Jambo bwana eta Kokoleoko esku-jokoa:
Hemen dituzue 3.mailakoen bideoak, Jambo bwana eta Kokoleoko esku-jokoa:
jueves, 26 de mayo de 2016
MUNDUKO MUSIKAK: 4. maila
4. maila: IPAR AFRIKA edo MAGREB
Musika gelan munduko musikak ezagutzen ari gara, ziklo bakoitzean kontinente ezberdin bateko musika landuz. 2. zikloan Afrikako musika ezagutzen ari dira.
4.mailan Ipar Afrika edo Magrebeko musika ezagutzen ari gara. Hasieran Mariem Hassanek abesten duen Haiyu abestia ezagutu genuen, sahararrei animoak ematen dizkien doinua. Asko gustatu zitzaigun.
Bertako musika tresnak ere ezagutu genituen. Honetarako baliagarria izan daitekeen baliabide bat hauxe da. Oso ongi dago, bukaeran tresnen entzumena lantzeko jarduerak ditu (irudian klikatu ondoren abre el recurso sakatu):
Azkenik, Nini ya momo marokiar sehaska-kantarekin ari gara. Abestiaren hitzak gutxi-gora-behera ikasi ditugu. Oso aberasgarria izan da, ikasle batzuk beren gurasoengandik beste hitz eta doinu batzuekin ere ezagutzen baitzuten abestia.
Nini ya momo, Loak hartu, haurra,
hta yitéb hschana (bis) afaria prestatu bitartean.
Wala matab hschana, Gurean afaririk ez badago,
hta téb hschat jiranna. bizilagunenean egongo da.
Nini ya momo, Loak hartu, haurra,
nini ya momo... Loak hartu, haurra...
Orain txirulaz jotzen ikasten ari gara. Guretzat berriak diren re, mi eta fa notak lantzeaz gain, intentsitatea lantzeko aukera ematen digu, sehaska-kanta bat izanik xuabe-xuabe jo behar dugu eta.
miércoles, 25 de mayo de 2016
MUNDUKO MUSIKAK DUNBOAN: 3. maila
3. maila: AFRIKA BELTZA
Musika gelan munduko musikak ezagutzen ari gara, ziklo bakoitzean kontinente ezberdin bateko musika landuz. 2. zikloan Afrikako musika ezagutzen ari dira.
3. mailakoak Hego Afrika edo Afrika Beltzeko musika ezagutzen ari dira. Gaiari hasiera emateko, Jambo bwana abesten eta dantzatzen ikasi genuen, bisitariei ongietorria ematen dien Keniako abestia:
KAIXO!
KAIXO LAGUN!
ZER MODUZ?
NI OSO ONGI.
BISITARIAK,
ONGI ETORRIAK!
GURE KENIAN
ARAZORIK EZ!
Ondoren Kokoleoko abestia ikasi zuten, baita eskujolasa ere. Orain txirulaz jotzen ikasten ari dira. Erabili ditugun abestiaren bideoak (abestia eta karaokea) eta Nerea Seijosoren wixa uzten dizkizuet (gazteleraz dago).
Laster erakutsiko dizuegu zein ongi egiten dugun!
Laster erakutsiko dizuegu zein ongi egiten dugun!
OILARRAK KUKURRUKU,
AMA,
JEIKI BEHAR DUGU
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

