jueves, 22 de junio de 2017

4.MAILAKOAK ZINEMAN

4.mailakoak oso film entretenigarria ikusten egon dira! Kar kar kar...

MUNDUKO MUSIKAK DUNBOAN: 1.zikloa

1.zikloan Ozeaniako eta kultura polinesiarreko musika lantzen dugu.
Aurten, besteak beste,  1.mailakoek Mahana eta Te vaine manea abestiak prestatu diuzte, eta 2.mailakoek, gainera, Tutira mai:




miércoles, 21 de junio de 2017

MUNDUKO MUSIKAK: 3.maila

3. mailan Afrikako musikarekin aritu gara; Jambo bwana, Si ma ma ka... eta Kokoleoko abestiekin. Hona hemen azken honen esku-jolasa:

MUNDUKO MUSIKAK: 6.maila

6.mailan Euskal Herriko soinu tresnak eta musika lantzen aritu gara.
Gaia bukatzeko, David Azurzaren kanon batekin ausartzea erabaki genuen, nahiz eta bi saio bakarrik eduki genituen honetarako. Bere Trabakantuetako Kanbon palangak pagoz.
Hona hemen atera zitzaiguna!
Mundu osotik Europara... eta Europatik gure etxera... Euskal Herriko Kanbo herrira...

martes, 20 de junio de 2017

MUNDUKO MUSIKAK DUNBOAN: Haur Hezkuntza

Aurten ere ikasturte bukaeran munduko musikak landu ditugu, eta Haur Hezkuntzakoek ere lan politak  egin dituzte gai honen baitan. Ikusi!
4 urtekoek Munduko dantzak abestia prestatu dute:

5 urtekoek, aldiz, Mantusha lupamusha, munduko gerlari txikiei abestia:


lunes, 19 de junio de 2017

Oneka 1.mailan

Ene kantak oso gustuko dugu eta 1.milako ikasleei asko gustatzen zaie Oneka abestia.
Soinua/isilunea landu, koreografia ikasi eta perkusio txikiko tresnak erabiltzeko aprobetxatzen dugu.
Hona hemen!

viernes, 2 de junio de 2017

2. mailakoak Pentagrama-enea abesten

2.mailakoak urtean zehar pentagramako notak ikasten aritu dira. Orain denak ezagutzen dituzte; Domingo Gorringo, Repe rokeroa, Mikel Milani, Fatali mamua, Solferino alkatea, Laxaro aitona, Simon sirenajolea eta Dorotea dordoka. Hau da: do, re, mi, fa, sol, la, si eta goiko do!
pentagramaenea bilaketarekin bat datozen irudiak
Pentagrama-eneako abestiarekin, eskala plakadunetan jotzen eta lurreko pentagrama handian nota bakoitzaren tokia adierazten aritu gara. Ikusi nola egin duten 2.Akoek!