Kaixo, musikazaleak! Gaur, apirilak 30, Jazzaren Nazioarteko Eguna da. Ospatzeko, bi gauzatxo utziko dizkizuet. Txikienentzat,Pinnto eta jazza ipuinaren bideoa:
Handixeagoentzat, partitura hau jazz pixka bat abesteko. Audioa bertan duzue, beraz gainetik abestu dezakezue. Ea zer moduz, aupa artistak!
Ongi izan, lagunak! Asko abestu eta dantzatu! Laster arte!
Kaixo! Gaurkoan pasapalabra moduko rosko bat utziko dizuet. Musikari buruzko galderak dira, noski. 5 minutu dituzue ahalik eta erantzun gehien asmatzeko. Audioa duten galderetan: entzuten duzuen abeslari edo taldearen izena idatzi. Irudietan: ikusten duzuenaren izena idatzi, agertzen denaren izen edo abizena. Zorte on! Kontaidazue zenbat asmatu dituzuen! Zeintzuk izan dira zailenak? KLIKATU ETA JOKATU:
Gaur 250 urte dira Beethoven jaio zela. Ospatzeko, orrialde hau utziko dizuet, Beethoven for kinder (Beethoven umeentzat). Gazteleraz dago, baina oso entretenitua iruditu zait. Sartutakoan, botikinean sakatu eta hamar atal ikusiko dituzu; El ambiente de la musica, Amistad y amor... Ea haren bizitzari buruzko datu guztiak aurkitzen dituzun! Zein da gehien harritu zaituen ala gehien gustatu zaizun datua? Kontatu! Irudian klikatu sartzeko
5.sinfonia jarraitzeko bideo hau ere eransten dizuet.
Ikusi, entzun eta gozatu. Zer dira agertzen diren letrak eta irudiak?
2 princeses barbudes ikaragarri gustatzen zaidan talde bat da. Txiki eta helduontzako musika egiten dute, jostailu eta tresna bereziak erabiliz, eta abestien hitzak zoragarriak dira.
Katalanak dira, baina euskaraz ere kaleratzen dituzte diskak. Horretarako Usue Alberdi, Maddalen Lujanbio, Joseba Tapia (argazkian berekin)... Euskal Herriko hainbat lagunen laguntza izan dute. Zorionez, atzo kontzertu bat eskaini zuten etxetik #tabakaleraetxean -entzat. Hementxe utziko dizuet kontzertua:
Eta hemen taldearen euskarazko diskak (entzuteko irudietan klikatu):
Entzun eta gozatu, zoragarriak dira eta! Asko abestu eta dantzatu! Laster arte!
Kaixo! Gaurkoan piano birtual bat utziko dizuet. Ordenagailuaren saguarekin ala teklatuarekin jo daiteke. Saltseatu piska bat, eta ondoren, ea gai zaren galdera hauek erantzuteko:
- Asmatuko al zenuke esaten non dagoen DO nota? Zenbat DO daude teklatu honetan? - Eskala gorantz eta beherantz jotzeko gai al zara?
Kaixo, artistak! Zer moduz zaudete? Ikusten dut zuetako asko musika egiten ari zaretela etxean. Sekulako gauza politak iritsi zaizkit! Aste honetan bi gauzatxo gogorararzi nahi dizkizuet: . MUSIKA-TRESNA: asko jaso ditut, baina asko falta zarete oraindik ere. Animatu eta bidali egin duzuena! Gogoratu izena, erabili duzuen materiala eta tresnaren familia adierazi behar duzuela txartel batean. Aurrekoan, musikograma bat utzi nizuen horrekin jotzeko.
. ERRONKA: gogoratu denon irudien artean bideo bat osatzeko erronka dugula. Oso bideo politak jaso ditut baina, oraindik ez zarete guztiak animatu! Beraz, Baloreak taldearen Ilusio pixka bat abestia ikasi, eta bidali zuen irudiak! Dantzan, abesten... nahi duzuena egiten. Argazkiak ere izan daitezke. Dena eginda duzuenentzat, oraingoan txirulaz jotzeko partitura berri bat utziko dizuet. Klikatu irudian, eta, animo!
KAIXO, LAGUNAK! ZER MODUZ? AURREKO LANAK EGINDA BALDIN BADITUZUE, PARE BAT LAN BERRI PROPOSATU NAHI DIZKIZUET MUSIKA EGITEN JARRAITU AHAL IZATEKO: 1. MUSIKA-TRESNA BAT SORTU: 4.MAILAKOEK EGIN DUTEN BEZALA, ETXEAN AURKITUTAKO MATERIALAREKIN MUSIKA-TRESNA BAT EGITEA PROPOSATU NAHI DIZUET. NAHI DUZUENA IZAN DAITEKE. ANIMO, JARRI SORMENA MARTXAN! Os propongo crear un instrumento musical con materiales que tengáis en casa. Imaginación al poder! 2. 2KO NEURRIA ERREPASATU: Lectura rítmica para repaso del compás binario:
3. SORTU DUZUN TRESNAREKIN, ERRITMOGRAMA HAU JO: Intrepreta el ritmograma con el instrumento que has creado:
KAIXO, LAGUNAK! GAURKOAN ENTZUNALDI BAT EGITEA PROPOSATU NAHI DIZUET. IA-IA KONTURATU EZ BAGARA ERE, UDABERRIAN GAUDE BETE-BETEAN. BERAZ, VIVALDIREKIN JARRAITU, ETA URTARO HONI ESKAINITAKO MUSIKA-LANA ENTZUNGO DUGU. Esta vez os propongo una audición: la primavera de Vivaldi.
1. ENTZUN:
2. TRESNAK AUKERATU ETA ERRITMOGRAMA JO: AUKERATU ETXEAN AURKITUTAKO 3 MUSIKA-TRESNA. ADIBIDEZ: LOREAK: plastikozko ontzi bat goilaraz jo. TXORIAK: kristalezko edalontzi bat goilaraz jo. TXIMELETAK: bi tapa jo, txindata moduan. Elegir tres instrumentos caseros, uno por dibujo, e interpreta el ritmograma. Por ejemplo: FLORES: tocar un vaso de plástico con una cuchara. PAJAROS: tocar vaso de cristal. MARIPOSAS: tocar dos tapas, a modo de platos de percusión.
3. MUGIMENDU EDO DANTZA BIDEZ ADIERAZI MUSIKA. Expresa la música mediante movimientos o danza.
4. MUSIKA ENTZUNEZ VIVALDIREN UDABERRIAREN MARRAZKIA EGIN. Realizar un dibujo de la primavera de Vivaldi mientras escuchamos la música.
Ene kantak taldeak abesti berria atera berri du, Eskerrik asko!
" ESKERRIK ASKO! Martxo arraroa, desberdina agurtu berri dugu: ia
egun batetik bestera ikastetxeak itxi, haurrak etxean, lan egiteari
halabeharrez utzi behar izan dionak, etxean (eta aldiz, lanera joatea
behartuta dagoena, lanera), aiton-amonak ia noiznahi ikustera joatetik,
bideo-deiak aldiro egitera, beharrezkoak ditugun erosketak zer, noiz eta
nola egin birritan pentsatzera... nork pentsatuko zuen duela egun
batzuk hain ñimiñoa den zerbaitek halako ondorioak ekarriko zituela,
ezta? Apirilean zehar ere jende asko eskertu beharko dugu, eta
berebiziko esfortzu eta lana egiten ari diren lagun asko ditugu denok
inguruan, guk beharrezkoa dugun guztia izateko: dendariak, osasun
langileak, garbitzaileak, baserritarrak, txoferrak, suhiltzaileak,
etxean geratzen direnak... hainbeste dira... Badu bere alde ona
egoera arraro honek: ikus daitekeen elkarren arteko babesa eta
elkarlana. Segi dezagun ba, denen artean lortuko dugu-eta! Animo denoi, eta eskerrik asko zuei ere!! ESKERRIK ASKO!
Un marzo raro, diferente: casi de un día para otro se cierran las
escuelas, las criaturas en casa, la gente que ha tenido que dejar de
trabajar, en casa (y el/la que está obligado/a a currar, pues a currar),
de ir a visitar a los aitona-amonas cuando queríamos, a hacer
videollamadas casi a diario, a pensárselo dos veces qué, dónde y cuándo
(salir a) hacer la compra... quién iba a decir hace unas semanas que un
ser tan pequeño iba a arrastrar estas consecuencias, ¿verdad?
Tenemos que agradecer también durante abril a mucha gente, que está
haciendo un mayor esfuerzo y trabajo para que no nos falte lo necesario:
tenderos/as, trabajadoras/es de salud, gente de la limpieza, gente de
la agricultura, camioneros/as, bomberos/as, la gente que se queda en
casa... son tantas las personas... Tiene algo positivo esta situación: se ve la cooperación, la solidaridad. Sigamos así, que lo conseguiremos! Animo eta eskerrik asko zuei ere! "
Ene Kantak.
ESKERRIK ASKO! Musika eta letra: Nerea Urbizu Abeslaria: Nerea Urbizu
GARAI BEREZIAK, DESBERDINAK BIZITZEN ARI GARA GURE ETXEETAN. IKASTETXEAK ITXITA TA BITARTEAN, ASKORI HAU ESAN BEHARRA:
Kaixo!! Ikasle, irakasle eta familia guztiei erronka bat proposatzera natorkizue! Jarri Baloreaken Ilusio izpi bat kantua, eta grabatu ezazue zatitxo bat musikarekin kantuan, dantzan, musika-tresnak jotzen, akrosport egiten, ortzadarren marrazkiak erakusten... Nahi duzuen bezala! Argazkiek ere balio dute.
Bidali zuen irudiak dunboamusika@gmail.com helbidera, eta aste batzuen bueltan irudi guztiekin bideo bat egiten saiatuko gara. Animatu!!
ABESTIAREN HITZAK: Mina gorde zenuenez triste zeundenean laino beltz bat hazi zaizu barrenean
Lainoa da zure babes ta zure kaiola askatu egin nahi duzu baina.. nola?
tzatzatzatza...
Noizbait euriak lurra bustitzen badu Noiznahi ostadarra barruan daukagu Orain ilusio izpi bat gara gu!
Tzatzatzatza...
Aska zaitez tantaz tanta, ekaitz edo bare zu prest zauden momentuan gu prest gaude
Egin negar eta egin euripean dantza lagunekin badaukazu konfiantza!
Noizbait euriak lurra bustitzen badu Noiznahi ostadarra barruan daukagu Orain ilusio izpi bat gara gu!
Bideo batzuk utziko dizkizuet irakurketa erritmikoa praktikatzeko, ea denak egitea lortzen duzuen! Eta bukaeran, Star Warseko musikarekin praktikatu, nahi duzuen etxeko perkusio tresnarekin (goilarak, palilloak...). Animo!