lunes, 20 de abril de 2020

4. maila

Kaixo, artistak!
Zer moduz zaudete? Ikusten dut zuetako asko musika egiten ari zaretela etxean. Sekulako gauza politak iritsi zaizkit!
Aste honetan bi gauzatxo gogorararzi nahi dizkizuet:

. MUSIKA-TRESNA: asko jaso ditut, baina asko falta zarete oraindik ere. Animatu eta bidali egin duzuena! Gogoratu izena, erabili duzuen materiala eta tresnaren familia adierazi behar duzuela txartel batean. Aurrekoan, musikograma bat utzi nizuen horrekin jotzeko.

. ERRONKA: gogoratu denon irudien artean bideo bat osatzeko erronka dugula. Oso bideo politak jaso ditut baina, oraindik ez zarete guztiak animatu! Beraz, Baloreak taldearen Ilusio pixka bat abestia ikasi, eta bidali zuen irudiak! Dantzan, abesten... nahi duzuena egiten. Argazkiak ere izan daitezke.

Dena eginda duzuenentzat, oraingoan txirulaz jotzeko partitura berri bat utziko dizuet. Klikatu irudian, eta, animo!

https://mariajesusmusica.wixsite.com/celta

Laster arte!!

dunboamusika@gmail.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario