jueves, 2 de abril de 2020

ERRONKA!! Eskolako guztientzat

Kaixo!!
Ikasle, irakasle eta familia guztiei erronka bat proposatzera natorkizue!

Jarri Baloreaken Ilusio izpi bat kantua, eta grabatu ezazue zatitxo bat musikarekin kantuan, dantzan, musika-tresnak jotzen, akrosport egiten, ortzadarren marrazkiak erakusten... Nahi duzuen bezala! Argazkiek ere balio dute.

Bidali zuen irudiak dunboamusika@gmail.com helbidera, eta aste batzuen bueltan irudi guztiekin bideo bat egiten saiatuko gara.

Animatu!!


ABESTIAREN HITZAK:
Mina gorde zenuenez 
triste zeundenean 
laino beltz bat hazi zaizu 
barrenean 

Lainoa da zure babes 
ta zure kaiola 
askatu egin nahi duzu 
baina.. nola? 

tzatzatzatza... 

Noizbait
euriak lurra bustitzen badu 
Noiznahi 
ostadarra barruan daukagu 
Orain
ilusio izpi bat gara gu! 

Tzatzatzatza... 

Aska zaitez tantaz tanta, 
ekaitz edo bare 
zu prest zauden momentuan 
gu prest gaude 

Egin negar eta egin 
euripean dantza 
lagunekin badaukazu 
konfiantza! 

Noizbait 
euriak lurra bustitzen badu 
Noiznahi 
ostadarra barruan daukagu 
Orain 
ilusio izpi bat gara gu! 

Tzatzatzatza...

No hay comentarios:

Publicar un comentario