viernes, 24 de abril de 2020

PRINTZESA BIZARDUNAK


2 princeses barbudes ikaragarri gustatzen zaidan talde bat da. Txiki eta helduontzako musika egiten dute, jostailu eta tresna bereziak erabiliz, eta abestien hitzak zoragarriak dira.
 2016an Beran eskainitako kontzertuan ateratako argazkia

Katalanak dira, baina euskaraz ere kaleratzen dituzte diskak. Horretarako Usue Alberdi, Maddalen Lujanbio, Joseba Tapia (argazkian berekin)... Euskal Herriko hainbat lagunen laguntza izan dute.
Zorionez, atzo kontzertu bat eskaini zuten etxetik #tabakaleraetxean -entzat.
Hementxe utziko dizuet kontzertua:
https://vimeo.com/407902216

Eta hemen taldearen euskarazko diskak (entzuteko irudietan klikatu):
https://2princesesbarbudes.bandcamp.com/album/gaueko-entziklopedia-koxkorrahttps://2princesesbarbudes.bandcamp.com/album/enaren-kontuak

Entzun eta gozatu, zoragarriak dira eta!
Asko abestu eta dantzatu! Laster arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario