jueves, 26 de enero de 2017

Musika zeltiarra eta "Sueño celta" 4.mailan

Kaixo 4.mailako ikasleak,
Musika zeltiarra ezagutzen ari gara, hainbat bideo ikusi ditugu eta ondoren txirulaz "Sueño celta" jotzen aritu gara. Erabili ditugun wix orrialdea (mariajesusmusicarena) eta bideoa (musygaunasena) uzten dizkizuet, etxean nahiago duzuenarekin  praktikatzeko.

GOGORATU! Allegro jotzen den zatia, lehenik poliki ikasi, eta menperatuta duzuenean abiadura azkartzen joan. Ziur abestiaren abiaduran jotzen lortuko duzuela, animo!


Eta propina gisa, bideo bat edo beste.

Hainbeste gustatu zaizkizuen dantza irlandarrak:
The Corrs:

Eskoziar perkusioa gaitarekin:

miércoles, 25 de enero de 2017

"Arrantzalea" 3.mailan

Hirugarren mailakoek topera jarraitzen duzue sol-la-si notak txirulaz lantzen. Orain Arrantzalea abestiarekin ari zarete. Hemen uzten dizuet honen wix orrialdea etxean praktikatzeko (mousikarmarena da).
Poliki ongi ateratzen bazaizue, saiatu abiadura azkarrean jotzen!
Gogoratu ongi ateratzen zaigunean plakadunekin joko dugula. Animo!


martes, 24 de enero de 2017

"Imagine" 6.mailan

6.mailan John Lennon eta The Beatles taldea ezagutu ditugu, eta orain Imagine abestia lantzen ari gara txirulaz. Hemen duzue erabiltzen ari garen orrialdea, etxean ere akonpainamenduarekin jo ahal izateko:


"Maracuya" 5.mailan

5.mailakoak Montserrat Sanuyk sortutako Maracuya abestia lantzen ari zarete. Gorputz perkusioz lagunduta abesten dugu eta txirulaz ere lantzen ari gara. Erabiltzen ari garen wix orrialdea uzten dizuet, Mousikarmak sortutakoa, etxean ere landu ahal izateko.



lunes, 16 de enero de 2017

"Manequinn challenge" 6.mailan

Urte berri on!

Oporren ondoren berriz ere martxan jartzeko, 6.mailakoek ideia bat proposatu zuten: musika gelan "manequinn challenge" delako bideo bat grabatzea.

Horretarako, talde txikitan elkartu eta bakoitzak zer egingo zuen adostu eta entsaiatu zuten. Gorputz adierazpena landu genuen, keinuak eta posturak prestatuz. Ez zen errexa izan denboratxo hori aukeratutako posizioan geldi eta isilik egotea! Ulertu genuen norberaren lanak talde txikian, eta ondorioz, talde handian ere eragina duela, beraz oso garrantzitsua zela bakoitzak bere eginkizuna ongi betetzea.

Proba batzuen ondoren, hona hemen talde bakoitzean burututako lana: