Kaixo lagunak,
Hemen dituzue 3.ziklokoen bideoak!
5. mailakoek Costa Ricako joko baten modukoa den El pavo dantzatu dute.
6.mailakoek country pauso batzuk ikasi eta Cotton eye Joe abestiarekin line dance bat egin dute.
Hona hemen!
Musika gelan munduko musikak ezagutzen ari gara, ziklo bakoitzean kontinente ezberdin bateko musika landuz. 3. zikloan Amerikako musika ezagutzen ari dira.
6. mailan Ipar Amerikako historia pixka bat ikasten ari gara, indioen musikatik hasi eta musika afroamerikarretik pasaz. Kandako indioen abesti batekin hasi ginen: Ani Kuni. Bertsio tradizionala eta beste modernoago bat uzten dizkizuet:
aprendomusica.comen jarduera hauekin hasi ginen abestia lantzen:
Historian aurrera jarraituz, musika afroamerikarreraino iritsi eta jazz musika eta honen ezaugarriak ezagutu genituen Ella Fitzgerald eta Louis Amstrongen eskutik:
Txirulaz Ani Kuni eta Oh when the saints landu ondoren, orain country musikaren txanda da eta koreografia bat prestatzen ari gara estilo honetako dantza-pausoekin. Espero dugu laster hemen erakutsi ahal izatea!
Musika gelan munduko musikak ezagutzen ari gara, ziklo bakoitzean kontinente ezberdin bateko musika landuz. 3. zikloan Amerikako musika ezagutzen ari dira.
5.mailakoak Hego eta Ertamerikan murgildu dira. Bertako hainbat musika estilo, tresna eta dantza ezagutu ostean, Boliviar gabon-kanta bat ikasten ari dira txirulaz: Huahuanacá (bai, gabon-kanta bat maiatzean!)
Belaskoeneako abesbatzakoek egindako bideo honekin abestiaren hitzak ezagutu ditugu eta karaoke moduan abestu dugu:
Ondoren, abestiaren notak landu ditugu webgune honen laguntzaz:
Azkenik, partitura lantzen aritu ostean, akonpainamenduarekin joatzen ari gara Jorge Delicadoren wix honekin:
Oso azkar doa eta oraindik pixka bat gehiago praktikatu behar dugu, baina laster hemen bertan ikusiko duzue zein ongi ateratzen zaigun! Gainera, Kosta Rikako El pavo dantza ikasi dugu, eta hori ere hemen jarriko dugu. Adi!