jueves, 9 de marzo de 2017

ERDI AROKO MUSIKA 5.mailan

5.mailan Erdi Aroko musika ezagutzen hasi gara: nolakoa zen garai hartako musika eta musika-tresnak, nola sortu ziren lehenengo partiturak...

Garai hartako kultura, abestiak eta txirularako partiturak lantzeaz gain, oso lan polita prestatuko dugu pasabidea apaintzeko. Besteek, lana bukatuta egon arte itxaron beharko duzue ikusteko!

Eta gogoratu martxoaren 29an Amaia antzokira joango garela Albada ren kontzertua ikustera, Erdi Aroko musika egiten duen taldea.

Hemen uzten dizuet gaiari hasiera emateko lagungarri egin zaigun material digitala.

Eta laster gehiago. Ordura arte, musikaz gozatu! Aio!


1. Ana Petrirenak egindako Wixa.
http://mousikarma.wixsite.com/musika-erdi-aroan
(Erdi Aroko bizimoduari buruzko "marrazkiak", JOLASAK atalean daude)

2. Scriptoriumari buruzko bideoa:

3. Argiztatzailearen lanari buruzko bideoa:


No hay comentarios:

Publicar un comentario