lunes, 16 de marzo de 2020

4. MAILA - ETXEAN EGITEKO


Kaixo lagunak,
Batetik, zuek asmatzen ari zareten abestiak bukatzeko dituzue. Saia zaitezte bukatzen, eta ondoren irakurtzen eta txirulaz jotzen. Batzuk jada hasi zineten letra ere jartzen. Animo, aurrera!

Bestetik, proposamen berri bat egin nahi dizuet.
Egun hauetan, etxean daukazuen materialarekin MUSIKA-TRESNA bat sortu! Edozer erabil dezakezue: kartoizko kutxak, sokak, latak, tapak, ontziak... Edozein tresnak balio du, ea zer bururatzen zaizuen!
 
Hori bai, txartel bat prestatu eta bertan idatzi:
- TRESNAREN IZENA
- ZEIN FAMILIATAKOA DEN
- ERABILI DUZUEN MATERIALA

Berriz eskolara gatozenean ekarriko ditugu eta etxean egindako tresnen erakusketa osatuko dugu. Bitartean, zuen argazki edota bideoak espero ditut! Birziklatu eta sormenari eragin! Ongi pasa!

Kontaktua: musikadunboa@gmail.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario