martes, 31 de marzo de 2020

4. maila (2) MUSIKA-TRESNAK

Kaixo, lagunak!
Zer moduz doaz zuen musika-tresnak?
Hasi naiz batzuk jasotzen, oso politak! Lan bikaina, zorionak eta eskerrik asko bidaltzeagatik! Horiek eta beste adibide batzuk utziko dizkizuet ideiak hartzeko. Gogoratu txartel batean TRESNAREN IZENA, MATERIALA eta FAMILIA idatzi behar dituzuela.

Baina, MUSIKA-TRESNAK MUSIKA EGITEKO DIRA! Azpian musikograma bat duzue, zuek sortutako tresnaz jotzeko. Baita abesti eta ariketa batzuk ere.

Eta beste edozein abesti ala erritmoren batekin erabiltzen badituzue, edo musikarekin zerikusia duten gauzak egiten ari bazarete; kontatzea, ala ikustea gustatuko litzaidake! Zuen berri izateko edota argazki edo bideoak jasotzeko irrikan nago. Bidali dunboamusika@gmail.com helbidera!

Asko abestu, asko dantzatu, eta musikaz gozatu! Laster arte!


PIANO TXIKIA Izar
   
 KORDAZKO TRESNA Unax C.
DANBORRA Nahia
 BONBOA
 DJaren MAHAIA
 MARAKAK



MUSIKOGRAMA:

MUSIKA-TRESNEN INGURUKO ARIKETAK:
1 http://moodle.donostiaeskola.org/doremi/2011/03/15/instrumentoak-eta-familiak/
2 http://moodle.donostiaeskola.org/doremi/2011/03/10/instrumentua-identifikatu/

ABESTIA:







No hay comentarios:

Publicar un comentario