lunes, 1 de junio de 2020

MUSIKA HIZKUNTZA JOLASA: notak harrapatu

2. MAILATIK AURRERA
Notak birpasatzeko jolas bat duzue hau. Notak ateratzen direnean, sakatu lehen bait lehen teklatuan zein nota den. Notak agertzen diren abiadura aldatu dezakezue; poliki hasi, eta azkartzen joan.
Ea gehienak harrapatzeko gai zareten! Aupa artistak, animo!
2., 3. mailak: 3 notako mailatik hasi, eta 8 notako mailara arte egin dezakezue.
4., 5., 6. mailak: 10 nota arteko maila guztiak egin ditzazkezue.
Juego para repaso de notas. Pulsar cuanto antes en el teclado la nota correspondiente. 

ENTZUMENA: Musika eta emozioak

MAILA GUZTIENTZAT
Musika bakoitza adi entzun, eta iradokitzen dizun emozioarekin lotu. Txartelak arrastratu biak elkartzeko.
https://learningapps.org/11853415

Une los audios con la emoción que trasmiten (arrastrar para unir ambas tarjetas).

KANTU ERRITMIKOA: txokolatenataflan

MAILA GUZTIAK
Maite Arroitajauregik egindako bideo honekin irakurketa erritmikoa landuko dugu. Irakurri hitzak berekin!

martes, 19 de mayo de 2020

BATERIA BIRTUALA

Kaixo!
Oraingoan bateria birtuala utziko dizuet, saltseatu eta jolastu ahal izateko.
Teklatuarekin eta saguarekin manejatu dezakezue, baina, teklatuarekin eginez askoz hobe kontrolatzen da eta bi gauza batera jo daitezke.
Goian, ezkerrean, hiru aukera ikusiko dituzue:
DRUMMSETS: munduko bateria jotzaile hoberenen bateriak aukeratu ditzazkezu.
KEYS: bateria zure gustura ezarri dezakezu. DEFAULT jartzea gomendatzen dizuet eta berak bakarrik modu sinplea jarriko du.
SOUNDS: plater eta danborren soinuak moldatu ditzakezu. Hemen ere, DEFAULT jarrita berak egingo dizue.

Eta, jotzera! Zure gustuko abesti bat jarri dezakezu, eta, gainetik bateria jo. Kontuz, praktika dexente eskatzen du eta! Animo, ongi pasa!!!

lunes, 18 de mayo de 2020

Haur Hezkuntza: SAINT-SAËNS Aquarium

Kaixo! 
Eskola itxi aurretik, Saint-Saënsen Aquariuma landu genuen 5 urteko geletan. Hementxe utziko dizuet bideoa, asko gustatzen zitzaizuen eta! Baina, aurretik galderatxo bat erantzun beharko duzue! Zeintzuk ziren hemen agertzen ziren musika-tresnak? Gogoratzen al dituzue? Bat oso bitxia eta berezia zen.  Adi-adi entzun, eta seguru memoria frexkatzen duzuela!
Antes de cerrar la escuela, trabajamos el Aquarium de Saint-Saëns en las gelas de 5 urte. Aqui os dejo el vídeo que tanto os gustaba. Pero, antes tendréis que responder una pregunta! Cuales eran los instrumentos que aparecían aquí?  Uno era muy curioso y especial. Escuchad con atención, y seguro que refrescais la memoria!

Eta, sorpresa! Musika-gelako bideo batekin nator! Begira, musika-lana ezagutu ondoren, zeinen ongi jarraitzen zuten musikograma Piliren gelakoek!! Artista hutsak!
Y, sorpresa! Hoy vengo con un vídeo de la musika-gela! Mirad, despues de conocer la obra, qué bien seguían la obra con el musicograma! Artistas!

Asko abestu eta dantzatu! Besarkada bat denei, laster arte!