" ESKERRIK ASKO!
Martxo arraroa, desberdina agurtu berri dugu: ia egun batetik bestera ikastetxeak itxi, haurrak etxean, lan egiteari halabeharrez utzi behar izan dionak, etxean (eta aldiz, lanera joatea behartuta dagoena, lanera), aiton-amonak ia noiznahi ikustera joatetik, bideo-deiak aldiro egitera, beharrezkoak ditugun erosketak zer, noiz eta nola egin birritan pentsatzera... nork pentsatuko zuen duela egun batzuk hain ñimiñoa den zerbaitek halako ondorioak ekarriko zituela, ezta?
Apirilean zehar ere jende asko eskertu beharko dugu, eta berebiziko esfortzu eta lana egiten ari diren lagun asko ditugu denok inguruan, guk beharrezkoa dugun guztia izateko: dendariak, osasun langileak, garbitzaileak, baserritarrak, txoferrak, suhiltzaileak, etxean geratzen direnak... hainbeste dira...
Badu bere alde ona egoera arraro honek: ikus daitekeen elkarren arteko babesa eta elkarlana. Segi dezagun ba, denen artean lortuko dugu-eta!
Animo denoi, eta eskerrik asko zuei ere!!
ESKERRIK ASKO!
Un marzo raro, diferente: casi de un día para otro se cierran las escuelas, las criaturas en casa, la gente que ha tenido que dejar de trabajar, en casa (y el/la que está obligado/a a currar, pues a currar), de ir a visitar a los aitona-amonas cuando queríamos, a hacer videollamadas casi a diario, a pensárselo dos veces qué, dónde y cuándo (salir a) hacer la compra... quién iba a decir hace unas semanas que un ser tan pequeño iba a arrastrar estas consecuencias, ¿verdad?
Tenemos que agradecer también durante abril a mucha gente, que está haciendo un mayor esfuerzo y trabajo para que no nos falte lo necesario: tenderos/as, trabajadoras/es de salud, gente de la limpieza, gente de la agricultura, camioneros/as, bomberos/as, la gente que se queda en casa... son tantas las personas...
Tiene algo positivo esta situación: se ve la cooperación, la solidaridad. Sigamos así, que lo conseguiremos!
Animo eta eskerrik asko zuei ere! "
Ene Kantak.
Musika eta letra: Nerea Urbizu
Abeslaria: Nerea Urbizu
GARAI BEREZIAK, DESBERDINAK
BIZITZEN ARI GARA GURE ETXEETAN.
IKASTETXEAK ITXITA
TA BITARTEAN, ASKORI HAU ESAN BEHARRA:
ESKERRIK ASKO, ESKERRIK ASKO,
OSASUN LANGILEAK, MUXU HEGALDUNAK!
ESKERRIK ASKO, ESKERRIK ASKO,
AMONAK TA AITONAK, MUXU HEGALDUNAK!
GARAI BEREZIAK, DESBERDINAK
BIZITZEN ARI GARA GURE ETXEETAN.
IKASTETXEAK ITXITA
TA BITARTEAN, ASKORI HAU ESAN BEHARRA:
ESKERRIK ASKO, ESKERRIK ASKO,
ETXEKO TXIKIENAK, MUXU HEGALDUNAK!
ESKERRIK ASKO, ESKERRIK ASKO,
GIDARI, BANATZAILE, MUXU HEGALDUNAK!
GARAI BEREZIAK, DESBERDINAK
BIZITZEN ARI GARA GURE ETXEETAN.
IKASTETXEAK ITXITA
TA BITARTEAN, ASKORI HAU ESAN BEHARRA:
ESKERRIK ASKO, ESKERRIK ASKO,
DENDARI, BASERRITAR, MUXU HEGALDUNAK!
ESKERRIK ASKO, ESKERRIK ASKO,
SUHILTZAILE, GARBITZAILE, MUXU HEGALDUNAK!
GARAI BEREZIAK, DESBERDINAK
BIZITZEN ARI GARA GURE ETXEETAN.
IKASTETXEAK ITXITA
TA BITARTEAN, ASKORI HAU ESAN BEHARRA:
ESKERRIK ASKO, ESKERRIK ASKO
AMATXO TA AITATXO, MUXU HEGALDUNAK!
ESKERRIK ASKO, ESKERRIK ASKO,
GURE LAGUN GUZTIEI MUXU HEGALDUNAK!
(ETA TXAKURRAK ZER? TXAKURRAK ERE BAI
TXAKURRAK! SUHILTZAILEAK, AMATXO! AITATXO!
AMONA, AITONA, GARBITZAILEAK,
MEDIKUAK, DENDARIAK, BASERRITARRAK,
BANATZAILEAK, ERIZAINAK, GIDARIAK,
LAGUNAK, ESKERRIK ASKO!!)
No hay comentarios:
Publicar un comentario