Gaur arratsaldeko 17.00etan abiatuko da 20.Korrika Otxandiotik!
37 urte pasa dira lehenengo Korrika egin zenetik, eta Argia aldizkarian edizio guztietako abestiak bildu dituzte. Ezagutu edota gogoratu nahi badituzue, egin klik irudian eta bertara joango zarete:
Eta laster, apirilaren 4ean, asteartean iritsiko da Irunera! Gogorarazten dizuet wix honetan abestia, koreografia... Dena bilduta dagoela. Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, KORRIKA!
Kaixo!
3.mailakoak primeran ari dira txirula jotzen ikasten ikasturte honetan zehar.
Baina, jakina, txirula jo ahal izateko beharrezkoa dugu partiturak irakurtzen jakitea!
Beraz, Imanol Urbieta maisuaren abesti bati heldu diogu partiturako osagaiak errepasatzeko: pentagrama, notak, ikur erritmikoak... Eskerrik asko, Manolo, berriz ere!
Begira zeinen ederki egin duten!
20.Korrika badator eta aurtengo abestiaren, Zirkorrikaren bideoak, hitzak, koreografia... bildu ditut wix honetan. Korrikaren webgune ofizialera lotura ere aurkituko duzue bertan.
6.mailakoak asko ikasten ari zarete giza ahotsei eta operari buruz. Gelan zenbait lan egin ondoren, Amaia antzokira joan ginen G. Donizettiren L'elixir d'amore ikustera.
Orain benetan erronka handia duzue aurretik: playbacka prestatzea.
Lan hau egiteko, gelan ikusi ditugun opera ezberdinen zatiak edo zuek aurkitzen duzuen eta gustuko duzuen edozein zatitxo aukera dezakezue. Lana errazteko, hemen utziko dizkizuet ikusi ez ditugun beste batzuk. Bikoteak, taldeak, abesbatzak... dituzue. Hartu tartetxo bat ikusteko eta, aukeratu! Ondoren hasi prestatzen.
Ziur nago oso ikuskizun politak prestatuko dituzuela. Animo!
5.mailan Erdi Aroko musika ezagutzen hasi gara: nolakoa zen garai hartako musika eta musika-tresnak, nola sortu ziren lehenengo partiturak...
Garai hartako kultura, abestiak eta txirularako partiturak lantzeaz gain, oso lan polita prestatuko dugu pasabidea apaintzeko. Besteek, lana bukatuta egon arte itxaron beharko duzue ikusteko!
Eta gogoratu martxoaren 29an Amaia antzokira joango garela Albada ren kontzertua ikustera, Erdi Aroko musika egiten duen taldea.
Hemen uzten dizuet gaiari hasiera emateko lagungarri egin zaigun material digitala.
Eta laster gehiago. Ordura arte, musikaz gozatu! Aio!
1. Ana Petrirenak egindako Wixa.
(Erdi Aroko bizimoduari buruzko "marrazkiak", JOLASAK atalean daude)
EUSKAL EMAKUME MUSIKARIAK EZAGUTUZ ETA BISIBILIZATUZ
Musika gelan hainbat emakume musikari ezagutzen eta beraien kantuak abesten aritu gara. Mural bat ere egin dugu beraien argazkiekin.
Gainera, gaur, Konplize ditut eta abestia abesten aritu gara. Zuek ere abestu nahi baduzue, hona hemen!